Mezuak

Nola instalatu Wordpress bitnami-rekin (bideotutoriala)

Bideotutorial honetan Wordpress.org instalatzen ikasiko dugu. Bitnami izeneko tresnak zerbitzari lokalak muntatzen ditu gure ordenagailuan tresna ezberdinekin: moodle, drupal, wordpress... Hona hemen wordpress jeisteko helbidea: https://bitnami.com/stack/wordpress eta hemen daukazue bideotutoriala: bitnami from gebara99 on Vimeo .

Artikulu interesgarria

Normalean ez dut blogean beste baten artikulurik zuzenean estekatzen baina Gorka Julioren hau oso interesgarri eta egokia iruditzen zait: http://www.berria.eus/paperekoa/2064/029/001/2017-02-04/demagun.htm

Libreoffice 5.3

Irudia
Libreofficen 5.3 bertsioa atera dute. Bertsio honek beste hobekuntza eta berrikuntza askoren artean nobedade nagusi bat du: Notebook bar edo Ribbon delako interfazea jartzeko aukera ematen du. Hau da, Microsoft Officen itxura bera. Batzuk ondo moldatzen gara orain arteko interfazearekin baina Officetik etortzen diren erabiltzaile asko kexu dira. Nire ustez gauza positiboa da, interfazea aukeran uzten baitu eta bakoitzak nahi duena erabili dezakeelako. Kasu honetan Snap paketearen instalakuntza egingo dugu. Pakete berezi hauek behar duten guztia bere barnean dute eta ez dute dependentzia arazorik sortzen.  Hona hemen snap paketeei buruzko informazio zabalagoa (gazteleraz). Deb paketea ere badago eta modu "tradizionalean" jeitsi eta instalatu daiteke baina aukera berri hau uztartu nahi nuen. Terminalean honakoa idatzi   sudo snap install libreoffice --channel=edge Kontutan hartu behar da ez dela bertsio establea eta probak egiteko erabili dezakegula baina ez ...

Key-mon.

Irudia
Key-mon, gure teklatuan idatzitako edo gure saguan pultsatutako teklak sakatzean, hauek, pantailan agertzen dituen programa da. Oso baliagarria da bideotutorialak egiterako garaian. Programari esker, ikasleak ikus dezake guk ze tekla edo ze tekla multzo sakatzen ditugun. Horren antzeko den ScreenKey programak teklatua monitorizatzen du baina ez sagua, eta zenbait programetarako garrantzitsua da ere saguaren laster-teklak azaltzea (Adibidez, Control+Klik egiten dugunean). Key-mon Ubunturen repositorieotan dago eta beste edozein programa moduan instalatzen da. Behin irekita, eskubiko botoiari ematen badiogu aukerak aurkezten dizkigu: Bertan, tamaina eta zenbait portaera eta itxura aukera ditzakegu. Programak bestela ez du inongo zailtasunik erabiltzeko. Hemen uzten dizuet bideotutorial bat erabilera ikus dezazuen.

4k video downloader

Irudia
4k video downloader tresna xinple eta praktikoa da interneteko bideoak jaisteko. Askotan gure konexioek huts egiten dute eta klasean bideo bat ikustea aurreikusia badaukagu ondo dago segurtasun kopia bat edukitzea. Windows, Linux eta Macerako eskuragarri dago eta web orritik jeitsi daiteke instalatzailea. Erabilera oso erraza da. Youtubeko linka kopiatu eta programak duen Paste Link sakatu. Gero kalitatea aukeratu eta kitto.

Sketchup online

Irudia
Aspalditik ikasleekin erabiltzea gustatzen zaidan programa da Sketchup. 3D modeloak egiteko tresna erraza da eta batez ere teknologiako ikasgaiean asko erabili izan dudana. Arazoa beti izan da ez zeukala Linuxerako bertsiorik eta nahiz eta bertsio hori atera ez den, online bertsioa dago orain. Ubuntu 16garren bertsioan probatu dut firefoxekin eta itxura polita dauka. Frogatzeko hemen duzue helbidea.

OpenBoard: arbel digitalentzako programa

Irudia
Aspaldidanik eskoletan ditugun arbel digitalak maneiatzeko programak ibiltzen ditugu. Linuxen aukera ona OpenSankore programa izan da baina aspaldi proiektu hila da. Sarean bilatzen programa berpizten duen proiektua aurkitu dut. Horren ondorengoak SmartBoard du izena eta Linux,Mac eta Windowserako bertsioak eskeintzen ditu. Ubunturen kasuan .deb paketea dakar instalatzeko moduan (14.04 eta 16.04 bertsioetarako bana). Web orritik jeitsi eta instalatzea besterik ez dago.