Mezuak

2.0 baratza etiketa duten argitalpenak ikusgai

Baratzak martxan

Irudia
Baratzen ureztatze sistemari azken ukituak ematen ari gara. Arduinoaren muntaketa txukundu eta programa fintzen ibili gara. Ponpadun sistemak nahiko ondo funtzionatu die ikasleei eta badaude ere ponparik gabe saiatzen dabiltzanak (PBLetan aniztasuna ere nabari da). Azken hauek, errele baten bidez atexka bat ireki eta isten dute ura pasatzen uzteko. Hurrengo astean azken aurkezpena egingo dute Agenda 21 taldekoen aurrean. Hemen uzten ditut azken argazki batzuk aurrerapenak ikus ditzazuen.

Arduinorekin aurrera goaz

Irudia
Bada hilabete gutxi gora behera (oporrak tarteko) Baratza 2.0 proiektua aurkeztu nizuela; ikasleekin arduino erabiltzeko (beste gauza batzuen artean) proiektua. Aste hauetan zehar proiektuaren diseinuaz gain Arduinorekin "jolasten" ibili gara. Momentuz esan daiteke esperientzia oso positiboa dela. Ikasleak gustora ibili dira eta proposatutako ariketak aurrera eraman dituzte. Arduino eta S4A martxan jarri dituzte eta gero serbomotorrekin lanean egon dira. Haien aurrerapenak azaltzeko talde bakoitzak blog bana ireki du eta hemen uzten dizkizuet estekak informazio gehiago nahi izanez gero. http://ikasleadbh4.blogspot.com.es/ - 1. Taldea http://lamacetaregablelosguays.blogspot.com.es/   2. Taldea http://baratzelektronikoa.blogspot.com.es/  3. Taldea http://baratzaautomatikoa.blogspot.com.es/  4. Taldea Bestalde, lana zentralizatu eta partekatzeko Moodle erabiltzen ari gara. Forma ematen bukatzean moodle kurtsoetan gehituko dut.

Arduino ikasleekin

Azkeneko hiruilabetean DBH4ko ikasleekin Arduino erabiliko dugu egindako froga guztiak eta gero. Informatika eta teknologiako klaseak baliatuz proiektu bat eraman beharko dute aurrera: 2.0 Baratza. Oraindik bakarrik aurkezpena egin zaie eta horretarako PowToon erabili nuen, oso tresna interesgarria. Hemen uzten dut nik egindako aurkezpena eta proiektua aurrera doan heinean joango naiz kontatzen.