Mezuak

S4A etiketa duten argitalpenak ikusgai

Arduinorekin aurrera goaz

Irudia
Bada hilabete gutxi gora behera (oporrak tarteko) Baratza 2.0 proiektua aurkeztu nizuela; ikasleekin arduino erabiltzeko (beste gauza batzuen artean) proiektua. Aste hauetan zehar proiektuaren diseinuaz gain Arduinorekin "jolasten" ibili gara. Momentuz esan daiteke esperientzia oso positiboa dela. Ikasleak gustora ibili dira eta proposatutako ariketak aurrera eraman dituzte. Arduino eta S4A martxan jarri dituzte eta gero serbomotorrekin lanean egon dira. Haien aurrerapenak azaltzeko talde bakoitzak blog bana ireki du eta hemen uzten dizkizuet estekak informazio gehiago nahi izanez gero. http://ikasleadbh4.blogspot.com.es/ - 1. Taldea http://lamacetaregablelosguays.blogspot.com.es/   2. Taldea http://baratzelektronikoa.blogspot.com.es/  3. Taldea http://baratzaautomatikoa.blogspot.com.es/  4. Taldea Bestalde, lana zentralizatu eta partekatzeko Moodle erabiltzen ari gara. Forma ematen bukatzean moodle kurtsoetan gehituko dut.

Arduino S4A eta serboak

Irudia
Behin arduino aurreko postetan azaldu moduan, martxan jarrita neukala, zerbait pixkat interesgarriago egitea proposatu nion nire buruari. Horretarako zenbait elementu erosi nituen "trasteatzen hasteko". Alde batetik "kit" moduko bat, kable, konektore, LED diodo, potentziometro, protoboard bat, ... zeuzkana. Bestalde 4 serbo edo motore berezi (motore hauek hiru sarrera dituzte, bi argindarrerako eta hirugarrena posizioa emateko). Guztiaren balioa 20$ ingurukoa. Eskola batentzako nahiko gastu txikia esan genezakeena. Ikasleekin egokiena komentatu bezala S4A erabiltzea zela uste nuen eta horrekin jarraituko dut momentuz (ez dakit noraino emango duen). Froga honetan serbo bat arduinorekin konektatu eta programa sinple batekin serbo hori hiru posiziotan kokatuko dut (0, 90 eta 180 gradutan). Lehenik eta behin serboa arduinorekin konektatu behar da. Horretarako protoboard konexio plaka erabiliko delarik. Plaka hauek oso baliagarriak dir...