Mezuak

Android etiketa duten argitalpenak ikusgai

Gure Androidaren screencasta egitea ordenagailuan

Irudia
Azken aldian oso modan daude gure sakelekoan gertatzen dena edozein telebista edo proiektoretan islatzen duten aparatuak (Google Chromecast famatua). Oraingo honetan gure sakeleko edo tableta  ordenagailuan modu erraz eta eraginkorrean ikusteko aplikazioa aurkeztuko dizuet. Screen stream over HTTP du izena eta ordenagailuko nabigatzailean bertan azaltzen digu gure pantailaren edukia (ez dugu ordenagailuan ezer instalatu behar).  Nabigatzailean appak azaltzen digun IP helbidea bat sartu behar dugu eta zuzenean gure pantaila bistaratuko da. Horretarako bi aparatuak sare berdinean egon behar dute konektatuta (teorian wifi berdiner, baina nik kablez konektatutako ordenagailuarekin probatu dut eta badabil). Atzerapen pixkat nabaritzen da egindakoaren eta ikusitakoaren artean baina ez da oso handia eta mobilean zer egiten dugun azaltzeko primerako aukera da. Hemen uzten dizuet google play-ko helbidea: https://play.google.com/store/apps/details?id=info.dvkr.screenstream

Class Dojo

Irudia
Askotan klaseko jarrera hobetzeko asmotan ikasleen jarrera ebaluatzen dugu (edo saiatzen gara behintzat). Hori modu egokian egitea ez da erraza eta kosta egiten zaigu. Aplikazio honek modu errez eta dibertigarrian ahalbidetzen digu guzti hori kontutan hartzea.  Ordenagailuan erabiltzeko online bertsioa daukagu eta baita android eta IOs erako bertsioak ere. Aplikazioan taldeak sortu behar ditugu eta bertan gure ikasleak sartuko ditugu. Baita klasean ebaluatu nahi ditugun jarrerak definitu ere. Jarrera hauek positiboak zein negatiboak izan daitezke. Ikasle bakoitzak bere pertsonaia diseinatuko du (munstro antzeko batzuk ditugu) eta honek "Gamifikazioa" sartuko du gure klaseetan. Ikasleek edozein momentutan ikus ditzakete haien puntuak. Programak hainbat aukera ematen ditu gurasoekin ere informazioa konpartitzeko edo eta argazkiak partekatzeko, baina nire ustez aukera onena ikasleekin sor dezakeen interakzioa da. Programa Egape Ikastolako Juan Villar i...