Mezuak

bideo edizioa etiketa duten argitalpenak ikusgai

2 nobedade Linuxerako

Irudia
Aste honetan berri onak ditugu Linux eta software askeko erabiltzaileek. Bi nobedade garrantzisu ditugu: alde batetik Openshot en bigarren bertsioa agertu zaigu. Ematen duenez QTrako migrazioa egin dute eta honek errendimenduan hobekuntzak ekarriko ditu. Horretaz gain, animazioa leunagoak, autogordeketa eta beste zenbait berrikuntza ere badauzka. Momentuz beta fasean dagoen arren laister behin betiko bertsioa aterako da. Gertutik jarraitu beharko dugu proiektu hau eta ea beingoz Linuxerako Bideo edizio programa ireki eta duin bat azaltzen den ( gogoratu analisia ). Instalatu eta probatzeko Linuxeko terminalean honakoa idatziz egin dezakezue: sudo add-apt-repository ppa:openshot.developers/libopenshot-daily sudo apt-get update && sudo apt-get install openshot-qt Bestalde Ring programaz hitz egin nahi dizuet. Aspaldi Linuxerako Skype bertsioa badagoen arren, oso bertsioa zaharkitua da eta aspaldian eguneraketarik ez duena. Horren ordezko ireki eta enkriptatua da Ring. Ga...

Ubuntun (eta beste Linux banaketetan) bideoa editatzea

Irudia
Ubuntun bideoa editatzen saiatu naiz bai etxean eta bai eskolan. Batzuetan arrakasta izan dudan arren askotan ez dut lortu nahi nuen emaitza edo gehienetan ez dut lortu programa nahiko establerik lan egiteko.  Egia da Linuxen urtetan zehar, zenbait bideo editore egon direla: Cinelerra, Openshot, Kino, KDEenlive... baina guztiek gauza batengatik edo bestearengatik arazoak sortu dizkidate edo ez dut lortu nahi nuen emaitza. Azken aldian gehienbat Openshot erabili dut baina ikasleekin azkeneko esperientziak nahiko txarrak izan dira: informazio galera, programa ixtea...  Hori ikusita beste bi alternatiba proposatzen ditut: bata xumeagoa eta software askea eta bestea askoz ahaltsuagoa eta software pribatiboa (baina dohakoa dena). Egia da orain arte froga gutxi batzuk baino ez ditudala egin baina nahiko positiboak izan dira. Alde batetik bideo editatzeko tresna profesionala: Lightworks . Pelikula famatuak editatzeko erabili izan den softwarea da eta bere 12 bertsiotik aurre...