Mezuak

inkscape etiketa duten argitalpenak ikusgai

Eginbeharrak modu erakargarrian aurkeztea baliabide libreak erabiliz

Irudia
Pertsonen atentzioa mantentzea ez da gauza erraza eta askotan gure ikasleena ere ez. Nire klasetan saiatzen naiz "txaparik" ez sartzen baina baita proiektuka lan egiten badugu ere zenbait gauza argi geratu behar dira. Horri irtenbidea aurkitzeko ikasleek bereganatu beharko dituzten ideiak edo kontzeptuak modu bisualean aurkeztea aukera ona izan daiteke. "Visual thinking" delakoak bide horretan laguntzen gaitu. Baina, nola gauzatu eta produzitu material hori? Nire kasuan software askea erabiltzen dut prozesu osoa aurrera eramateko. Marrazkiak Inkscape programan sortzen ditut. Horren arrazoi nagusia marrazketa bektorialez sortutako irudiak sortzea da. Gero irudi hauek behin eta berriz berrerabil daitezke eta hauen tamaina aldatu arren inongo kalitate galerarik ez dugu izango. Gero irudi horiek konbinatu daitezke beste batzuk sortu, animatu edo bideoetan erabiltzeko. Bideo hauek muntatzeko Kdeenlive ahaltsuak hamaika aukera eskaintzen dizkigu. Bideo hauei ...

Inkscape bideotutorialak euskaraz

Irudia
Oraingo honetan Inkscaperako bideotutorial batzuek dakartzat. Inkscape kode irekiko marrazketa bektorial programa bat da Windows, Linux eta Mac-erako. Bideotutorial hauekin lehenengo pausoak emateko nozio batzuk ematen dira. Berauek egiteko OBS programa eta powtoon erabili ditut. Gero bideoa kdenlive programarekin muntatuz. Hemen duzue esteka: https://drive.google.com/drive/folders/0B9qBzjtUckqTcU1SSk9iNEptT2c?usp=sharing Norbaitek nahi izanez gero Moodlerako kurtsoa ere egina dut gamifikazio puntu batekin (arazorik gabe eskatu).