Mezuak

Libreoffice etiketa duten argitalpenak ikusgai

Libreoffice 5.3

Irudia
Libreofficen 5.3 bertsioa atera dute. Bertsio honek beste hobekuntza eta berrikuntza askoren artean nobedade nagusi bat du: Notebook bar edo Ribbon delako interfazea jartzeko aukera ematen du. Hau da, Microsoft Officen itxura bera. Batzuk ondo moldatzen gara orain arteko interfazearekin baina Officetik etortzen diren erabiltzaile asko kexu dira. Nire ustez gauza positiboa da, interfazea aukeran uzten baitu eta bakoitzak nahi duena erabili dezakeelako. Kasu honetan Snap paketearen instalakuntza egingo dugu. Pakete berezi hauek behar duten guztia bere barnean dute eta ez dute dependentzia arazorik sortzen.  Hona hemen snap paketeei buruzko informazio zabalagoa (gazteleraz). Deb paketea ere badago eta modu "tradizionalean" jeitsi eta instalatu daiteke baina aukera berri hau uztartu nahi nuen. Terminalean honakoa idatzi   sudo snap install libreoffice --channel=edge Kontutan hartu behar da ez dela bertsio establea eta probak egiteko erabili dezakegula baina ez ...

Libreofficen itxuraldatzea

Irudia
Beti iruditu zait Libreofficek itxura profesionalagoa behar zuela. Egia da betiko lanak egiteko nahikoa eta soberan daukagula suite honekin baina gauza asko begietatik sartzen dira eta orain arte behintzat ez zitzaidan iruditzen hori lortzen zenik. Hona hemen azken urteotako itxura (Openoffficetik eratorria zena). Azken 4.4 bertsioan zenbait tresna interesgarri gehitu dira zentzu honetan eta azken bertsioetarako sortu zen sifr ikono paketea gehituta itxura profesionala lortuko dugu.   Lehenik eta behin ubuntuko repositorioetan oraindik ez dagoen libreoffice 4.4ren repositorioak gehitko ditugu. Horretarako terminalean honako hiru aginduak gehituko ditugu: sudo add-apt-repository ppa:libreoffice/libreoffice-4-4 sudo apt-get update sudo apt-get install libreoffice Badaukagu iada 4.4 bertsioa instalatuta. Bertsio honek eskubian tresnen panel bat gehitzen du. Bertan aukerak modu zuzenagoan aukeratu ditzakegu. Orain lehen esan dugun moduan sifr ikono paket...