Mezuak

open365 etiketa duten argitalpenak ikusgai

Gimp Open365en

Irudia
Open 365etaz hitz egin dut aurreko posten batean. Google Driven alternatiba irekia dela esan dezakegu. Oraindik nahiko berdea dagoen arren ematen du proiektuak bizirik jarraitzen duela eta azken bertsioan Gimp irudi-editorea erabili dezakegu. Agian ez da modurik onena on-line moduan lan egitea horrelako programa ahaltsu batekin, baina iruditu zait nahiko ondo dabilela eta zenbait edizio xinple egiteko baliagarria izan daitekeela. Bestalde LibreOfficeko erremintak ere orain azkarrago funtzionatzen dutela iruditzen zait.  Ea proiektuak bide onean jarraitzen duen eta benetako alternatiba bihurtzen den.

Open 365: Lehenengo inpresioak (eguneratua)

Irudia
Aurreko postean aipatu moduan Open 365 kalean da. Google Driven bertsio irekia izan daitekeena. Lehenengo inpresioak bildu nahi izan ditut post honetan, sartu eta lehenengo inpresioa oso ona da. Izena emateko aukera ematen du oso modu errazean eta itxura aldetik oso profesionala. 20GB eskeintzen dizkigu dohainik. Behin gure kontua sortu dugunean honako panela aterako zaigu. Bertan disko gogor moduko bat dago, dropboxen itxura daukana. Badaude gure fitxategiak eta baita konpartitutakoak ere. Bestalde taldeak izeneko fitxa bat dago . Bertan ematen du taldeetan fitxategiak eta konbertsazioak partekatu daitezkeela baina norbaiten laguntza beharko dut atal hori probatzeko.   Taldeak ondo sortzen badira ere gero bertan partekatutako fitxategiak bakarrik sortu dituenak ireki ditzake besteari errorea ematen baitio. Frogetarako Alex Gabilondoren laguntza eduki dut. Eskerrikasko! Online aplikazioak Eskaintzen dituen aplikazioak LibreOfficekoak dira: Writer, Impress eta Calc d...