Mezuak

Arduino etiketa duten argitalpenak ikusgai

Baratzak martxan

Irudia
Baratzen ureztatze sistemari azken ukituak ematen ari gara. Arduinoaren muntaketa txukundu eta programa fintzen ibili gara. Ponpadun sistemak nahiko ondo funtzionatu die ikasleei eta badaude ere ponparik gabe saiatzen dabiltzanak (PBLetan aniztasuna ere nabari da). Azken hauek, errele baten bidez atexka bat ireki eta isten dute ura pasatzen uzteko. Hurrengo astean azken aurkezpena egingo dute Agenda 21 taldekoen aurrean. Hemen uzten ditut azken argazki batzuk aurrerapenak ikus ditzazuen.

Arduinorekin aurrera goaz

Irudia
Bada hilabete gutxi gora behera (oporrak tarteko) Baratza 2.0 proiektua aurkeztu nizuela; ikasleekin arduino erabiltzeko (beste gauza batzuen artean) proiektua. Aste hauetan zehar proiektuaren diseinuaz gain Arduinorekin "jolasten" ibili gara. Momentuz esan daiteke esperientzia oso positiboa dela. Ikasleak gustora ibili dira eta proposatutako ariketak aurrera eraman dituzte. Arduino eta S4A martxan jarri dituzte eta gero serbomotorrekin lanean egon dira. Haien aurrerapenak azaltzeko talde bakoitzak blog bana ireki du eta hemen uzten dizkizuet estekak informazio gehiago nahi izanez gero. http://ikasleadbh4.blogspot.com.es/ - 1. Taldea http://lamacetaregablelosguays.blogspot.com.es/   2. Taldea http://baratzelektronikoa.blogspot.com.es/  3. Taldea http://baratzaautomatikoa.blogspot.com.es/  4. Taldea Bestalde, lana zentralizatu eta partekatzeko Moodle erabiltzen ari gara. Forma ematen bukatzean moodle kurtsoetan gehituko dut.

Arduino ikasleekin

Azkeneko hiruilabetean DBH4ko ikasleekin Arduino erabiliko dugu egindako froga guztiak eta gero. Informatika eta teknologiako klaseak baliatuz proiektu bat eraman beharko dute aurrera: 2.0 Baratza. Oraindik bakarrik aurkezpena egin zaie eta horretarako PowToon erabili nuen, oso tresna interesgarria. Hemen uzten dut nik egindako aurkezpena eta proiektua aurrera doan heinean joango naiz kontatzen.

Arduino S4A eta serboak

Irudia
Behin arduino aurreko postetan azaldu moduan, martxan jarrita neukala, zerbait pixkat interesgarriago egitea proposatu nion nire buruari. Horretarako zenbait elementu erosi nituen "trasteatzen hasteko". Alde batetik "kit" moduko bat, kable, konektore, LED diodo, potentziometro, protoboard bat, ... zeuzkana. Bestalde 4 serbo edo motore berezi (motore hauek hiru sarrera dituzte, bi argindarrerako eta hirugarrena posizioa emateko). Guztiaren balioa 20$ ingurukoa. Eskola batentzako nahiko gastu txikia esan genezakeena. Ikasleekin egokiena komentatu bezala S4A erabiltzea zela uste nuen eta horrekin jarraituko dut momentuz (ez dakit noraino emango duen). Froga honetan serbo bat arduinorekin konektatu eta programa sinple batekin serbo hori hiru posiziotan kokatuko dut (0, 90 eta 180 gradutan). Lehenik eta behin serboa arduinorekin konektatu behar da. Horretarako protoboard konexio plaka erabiliko delarik. Plaka hauek oso baliagarriak dir...

Arduino eta Scratch

Irudia
Ikasleekin Arduino erabiltzea lehenengo momentu batean behintzat pixka bat deserosoa izan daiteke. Programazio lengoai bat horrela aurkeztea agian ez da egokiena. Nire klaseetan CODE.org edo Scratchen agertzen diren blokeen bidezko programazioa erabiltzen dut (informazio gehiago Alexander Gabilondoren blogean topatu dezakezue). Horregatik Arduino kontrolatzeko Scratchen bertsioa (S4A) instalatzea egokiena zela iruditu zitzaidan. Betiko moduan Ubuntu 14.04 gainean egingo dut instalazioa baina badaude bertsioak ere Windows eta MACerako. Hona hemen programa instalatzeko eta Arduinorekin konektatzeko jarraitu beharreko pausoak: 1. Lehenik eta behin programa deskargatu behar dugu. Horretarako http://s4a.cat/  web orrian sartu eta bertan Downloads atalean dagokizun sistemaren estekan klik egin. Nire kasuan Linux (Debian) bertsioa. 2. Gainean klik eginez edozein deb pakete moduan instalatzen da Ubuntu software zentroarekin. 3. Programa irekitzean Scratch ezagutzen du...

Arduino

Irudia
Azken aldian nire buruan neukan Arduino bat erosi eta zenbait froga egitea aurrerago klasean horren inguruan zerbait egiteko. Zenbait gomendio entzun eta gero funduino Mega 2560 erostea erabaki nuen (13$en truke). Ez da Arduino originala baina omen klon on bat dela eta guztiz konpatiblea arduino programekin. Etxean Ubuntu 14.04ren gainean egiten dut lan eta zenbait arazotxo eta gero lortu nuen martxan jartzea. Hona hemen lehenengo pausoak: Ubunturen software zentrotik Arduino IDEa programa jeitsi   2. Plaka USBan konektatu eta programa abiarazi. Programa abiaraztean beheko leihoa ikusiko dugu: 3. Orain gure arduino plaka zein den adierazi beharko diogu. Horretarako Tools>Board klikatu eta bertan aukeratu (nire kasuan nirearen parekoa den Arduino Mega 2560). Pausu hau garrantzitsua da, ez badugu ondo egiten ez baitu funtzionatuko. 4. Ondo dabilela zihurtatzeko programa bat kargatu dezakegu ( File>Examples ). Programan bertan badaude adibide batzuk...