MBlock Linuxerako bertsioa
Ikastetxean mbot motako robotak erabiltzen ditugu Robotika irakasgaian. Robot hauek Scratch moduko interfazea duen programa batekin programatu egiten dira eta ikasleek bai programazioa eta bai muntaia lantzen dituzte. Hardware librea zela saltzen zuten arren, robotak programatzeko aplikazioa (mblock izenekoa) bakarrik Windows eta MacOs sistema eragileetan zebilen. Horren ondorioz arazo ugari izan ditugu Eskola 2.0 portatiletan martxan jartzeko (Windows, Wine eta horrelako soluzio txarrak emanez). Zegoen eskaera kontutan hartuta duela 15 egun inguru Linux bertsioa ere argitaratu zuten. Kriston poza eman zidan berriak baina oraindik frogak egiteko zeuden. Web orrian jartzen duenez arazorik gabe dabil Ubuntu 14.04 eta 16.04 bertsioetan. Konprimatutako fitxategi bat da, deskargatu, erauzi eta zuzenean (portable bat balitz bezela) exekutatzen dena. Helbide honetan duzue deskargatzeko Ikasleen ordenagailuetan probatu nuen bai ikasle kontuarekin eta bai administrari kontuarekin. Pr...