Mezuak

Linux etiketa duten argitalpenak ikusgai

Inkscape bideotutorialak euskaraz

Irudia
Oraingo honetan Inkscaperako bideotutorial batzuek dakartzat. Inkscape kode irekiko marrazketa bektorial programa bat da Windows, Linux eta Mac-erako. Bideotutorial hauekin lehenengo pausoak emateko nozio batzuk ematen dira. Berauek egiteko OBS programa eta powtoon erabili ditut. Gero bideoa kdenlive programarekin muntatuz. Hemen duzue esteka: https://drive.google.com/drive/folders/0B9qBzjtUckqTcU1SSk9iNEptT2c?usp=sharing Norbaitek nahi izanez gero Moodlerako kurtsoa ere egina dut gamifikazio puntu batekin (arazorik gabe eskatu).

MBlock Linuxerako bertsioa

Irudia
Ikastetxean mbot motako robotak erabiltzen ditugu Robotika irakasgaian. Robot hauek Scratch moduko interfazea duen programa batekin programatu egiten dira eta ikasleek bai programazioa eta bai muntaia lantzen dituzte. Hardware librea zela saltzen zuten arren, robotak programatzeko aplikazioa (mblock izenekoa) bakarrik Windows eta MacOs sistema eragileetan zebilen. Horren ondorioz arazo ugari izan ditugu Eskola 2.0 portatiletan martxan jartzeko (Windows, Wine eta horrelako soluzio txarrak emanez). Zegoen eskaera kontutan hartuta duela 15 egun inguru Linux bertsioa ere argitaratu zuten. Kriston poza eman zidan berriak baina oraindik frogak egiteko zeuden. Web orrian jartzen duenez arazorik gabe dabil Ubuntu 14.04 eta 16.04 bertsioetan. Konprimatutako fitxategi bat da, deskargatu, erauzi eta zuzenean (portable bat balitz bezela) exekutatzen dena. Helbide honetan duzue deskargatzeko Ikasleen ordenagailuetan probatu nuen bai ikasle kontuarekin eta bai administrari kontuarekin. Pr...

Ubuntu 16.04 kalean da

Irudia
Ubunturen 16.04 bertsioa kalean da gaurtik aurrera. Xenial Xerius izenarekin kaleratuko duten bertsioa, helbide hontan jeitsi dezakezue dohainik:  http://www.ubuntu.com/download Aipatzekoa da LTS bertsioa dela, hau da, mantenu luzea edukiko duela. Laister ordenagailuan probatu eta nire iritzia emango dut blogean. Egon adi!