Mezuak

Sketchup online

Irudia
Aspalditik ikasleekin erabiltzea gustatzen zaidan programa da Sketchup. 3D modeloak egiteko tresna erraza da eta batez ere teknologiako ikasgaiean asko erabili izan dudana. Arazoa beti izan da ez zeukala Linuxerako bertsiorik eta nahiz eta bertsio hori atera ez den, online bertsioa dago orain. Ubuntu 16garren bertsioan probatu dut firefoxekin eta itxura polita dauka. Frogatzeko hemen duzue helbidea.

OpenBoard: arbel digitalentzako programa

Irudia
Aspaldidanik eskoletan ditugun arbel digitalak maneiatzeko programak ibiltzen ditugu. Linuxen aukera ona OpenSankore programa izan da baina aspaldi proiektu hila da. Sarean bilatzen programa berpizten duen proiektua aurkitu dut. Horren ondorengoak SmartBoard du izena eta Linux,Mac eta Windowserako bertsioak eskeintzen ditu. Ubunturen kasuan .deb paketea dakar instalatzeko moduan (14.04 eta 16.04 bertsioetarako bana). Web orritik jeitsi eta instalatzea besterik ez dago.

OBS: pantaila grabatzeko programa

Irudia
Ikasleentzako edo ikasleekin bideo tutorialak egiteko tresna aproposa da OBS. Pantailan gertatzen dena grabatzeaz gain beste aukera mordoa eskaintzen ditu. Lehenik eta behin instalazioa burutuko dugu (Ubuntu 16.04n kasu honetan baina 14.04rako ere baliagarria da): 1. Lehenik ffmpeg liburutegiak behar ditugu eta hauek instalatu. Horretarako honako kodeak terminalean idatziko ditugu: sudo apt-add-repository ppa:kirillshkrogalev/ffmpeg-next sudo apt-get update sudo apt-get install ffmpeg 2. Bigarrenik programa bera instalatuko dugu berriro ere terminalean aginduak idatziz: sudo apt-add-repository ppa:obsproject/obs-studio sudo apt-get update sudo apt-get install ffmpeg obs-studio Orain programa abiarazi dezakegu. Honako itxura dauka. Bertan bideoan agertu nahi ditugun atalak gehitzen goaz (pantaila, bideo bat, kamera, soinua... ). Goiko karratuan bakoitzari nahi dugun tamaina jarriko diogu. Adibide honetan, webcama, pantaila eta irudi bat daude. Bideoa grabatzen hasteko ...

Nola instalatu open365 Ubuntu 16.04n

Irudia
Open365en Linuxerako bezeroak arazoak ematen zituen instalatzean. Zorionez foroan soluzioa eman diote. Instalatzaile berri bat sortu dut foroko argibideak jarraituz eta hementxe utziko dut instalazioa burutzeko. Nik gdebirekin instalatu dut baina ubunturen software instalatzailearekin ere instalatu beharko litzateke. Open365-UbuntuXerial.deb Oso ondo funtzionatzen du eta arazorik gabe guk nahi dugun karpetan sinkronizatzen du open365 karpeta.

Gimp Open365en

Irudia
Open 365etaz hitz egin dut aurreko posten batean. Google Driven alternatiba irekia dela esan dezakegu. Oraindik nahiko berdea dagoen arren ematen du proiektuak bizirik jarraitzen duela eta azken bertsioan Gimp irudi-editorea erabili dezakegu. Agian ez da modurik onena on-line moduan lan egitea horrelako programa ahaltsu batekin, baina iruditu zait nahiko ondo dabilela eta zenbait edizio xinple egiteko baliagarria izan daitekeela. Bestalde LibreOfficeko erremintak ere orain azkarrago funtzionatzen dutela iruditzen zait.  Ea proiektuak bide onean jarraitzen duen eta benetako alternatiba bihurtzen den.

Oporretatik bueltan

Irudia
Beste ikasturte bat hastera doa eta asko merezitako oporren ostean bueltan dago bloga. Aurten ere eskola berria eta proiektu berriak. Ea gehiago idazten dudan aurten!

Zer da software askea? Zergatik erabili hezkuntzan?

Irudia
Duela gutxi argitaratu zen bideoa, oso interesgarria. Bestalde sarean.eus-en argitaratutako artikulua ere:  http://www.sarean.eus/momentu-ezin-hobea-da-software-librera-jauzia-egiteko/