Mezuak

Eskola digitala topaketak

Irudia
Azken bi egunetan Durangon ospatu diren Eskola Digitalaren jardunaldietan egon naiz. Bertan zenbait hitzaldi eta tailer egon dira, gehienbat hornitzaile eta argitaletxeen zenbait ordezkariek emanda. Hauen partehartzea ezinbestekoa dela ematen du horrelako jardunaldietan, eta hor egon gara, PC, Mac, Ipad, Chromebook eta horrelako aparatuen artean galdurik. Zenbait eskoletako esperientziak ikusi ditugu. Batzuk gehiago gustatu zaizkit eta batez ere nabarmenduko nuke Elgoibar Herri eskolaren esperientzia polit bat. Haien blogean informazio ugari aurki dezakezue: http://elgoibargymkana.blogspot.com.es/ . Bertan oso proiektu interesgarria aurrera eraman zuten eskola 2.0ko eramangarriak eta ikasleen eta gurasoen mugikorrak erabiliz. Honek frogatzen du ez dela hain garrantzitsua zein den gure soportea (azpiegitura eta konektibitate egokia edukita) eta bai irakasleen eta ikasleen lana eta gogoa. 2:35:16 minututik aurrera ere ikusgai daukazue. Bestalde Follow @ftsaez  ere nabarmenduk...

Class Dojo

Irudia
Askotan klaseko jarrera hobetzeko asmotan ikasleen jarrera ebaluatzen dugu (edo saiatzen gara behintzat). Hori modu egokian egitea ez da erraza eta kosta egiten zaigu. Aplikazio honek modu errez eta dibertigarrian ahalbidetzen digu guzti hori kontutan hartzea.  Ordenagailuan erabiltzeko online bertsioa daukagu eta baita android eta IOs erako bertsioak ere. Aplikazioan taldeak sortu behar ditugu eta bertan gure ikasleak sartuko ditugu. Baita klasean ebaluatu nahi ditugun jarrerak definitu ere. Jarrera hauek positiboak zein negatiboak izan daitezke. Ikasle bakoitzak bere pertsonaia diseinatuko du (munstro antzeko batzuk ditugu) eta honek "Gamifikazioa" sartuko du gure klaseetan. Ikasleek edozein momentutan ikus ditzakete haien puntuak. Programak hainbat aukera ematen ditu gurasoekin ere informazioa konpartitzeko edo eta argazkiak partekatzeko, baina nire ustez aukera onena ikasleekin sor dezakeen interakzioa da. Programa Egape Ikastolako Juan Villar i...

Nola bilatu material askea?

Irudia
Askotan, gure klasetarako materiala bilatzerakoan ez dugu nahi duguna aurkitzen (batez ere euskaraz) eta gure material propioa sortzea tokatzen zaigu. Material hau sortzerakoan interneten topatutako edozer erabiltzen dugu. Honek desabantaila bat dauka, jabedun materiala erabiltzen badugu gero material hori konpartitzereakoan arazoak eduki ditzakegu eta berriro ere lehenengo puntura bueltatzen gara, zeinetan ez dugun materialik aurkitzen. Hau ekiditeko material askea erabiltzeko aukera daukagu; hau da, berrerabiltzeko eta moldatzeko aukera ematen digun materiala. Badaude lizentzia ezberdinak, horien artean creative commons  dira ezagunenak. Gainera ez dugu ahaztu behar ikasleen gaitasunak lantzerakoan, curriculumean azlatzen den gaia dela lizentzien asuntoa.  Material hau bilatzea ez da oso zaila eta zenbait aukera azalduko ditut hemen: Google Google bilatzaileak badu aukera bakarrik mota honetako materiala bilatzeko. Horretarako goiko eskubiko horzdun gurpilean klik...

Moodle 3.0 kalean da

Irudia
Azken urteotan ia ikastetxe guztietan darabilgkigun plataforma da moodle. Gaur bere hirugarren bertsioa kaleratu dute. Moodle.org en argitaratu dutenez ez dakar aldaketa radikalik baina bai hobekuntza mordo bat. Agian ez da eskola batean inplantatzeko bertsiorik egokiena normalean bertsio berriak "pulitu" gabe egoten direlako baina saltseatzen hasteko instalatzea ez legoke gaizki. Behean uzten dudan bideoan ikus ditzakezue aldaketa nagusienak. Ikusitakoaren arabera ez dira aldaketa sakonak baina ematen du Moodle 3.1 eta 3.2 bertsioek ekarriko dituztela. Honela, 3.1ak konpetentzietan oinarritutako hezkuntza izango du izpide. Gainera moodle cloud garatzen ari da ere (zuzenean lainoan dagoen moodlea da, instalatu beharrik ez dagoena). Ematen du moodlek etorkizun oparoa duela.

CODE.org Euskaraz %100

Irudia
Asteburuan, eta donostiako informatika fakultatean UEUk antolatutako  IEB2015   Informatikari Euskaldunen X. Bilkuraren barruan, code.org euskaratzeko maratoia egin zuten. Han bildutakoek egindako lanari esker code.org %100ean euskaratuta dago. Orain euskaratutako hori onartzea bakarrik falta da. Informazio gehiago hemen daukazue:  http://www.diariovasco.com/sociedad/201511/07/code-euskaraz-20151107174735.html ZORIONAK han egon ziren guztiei!

Blender

Irudia
Askotan software librean ez dira aurkitzen sotware pribatiboan bezain ahaltsuak diren programak (nahiz eta hau gero eta gutxiagotan gertatzen den). 3D edizioaren kasuan aldiz badaukagu programa guztiz ahaltsu eta profesionala gure lanerako: Blender hain zuzen ere. Programa honekin 3D diseinuak, animaizoak eta jokuak egin daitezke. Aspaldi garatzen ari diren programa da eta garapen hau zenbait pelikula irekien batera egiten ari dira. Duela gutxi Blender foundationek bere seigarrena plazaratu zuen hemen azpian ikusgai daukazuena. Honekin batera bere azken bertsioak ere argia ikusi du: 2.76. Windows, Mac eta Linux bertsioak daude ( http://www.blender.org/ ) eta Ubunturen kasuan instalazio zentrotik jeitsi daiteke. Esan beharra dago Blender ez dela erabiltzeko programa erraza baina denborarekin bere interfazea fintzen joan dira eta gero eta intuitiboa dela esan dezakegu. DBH 4tik aurrera erabiltzeko aproposa izan daiteke. Nik ala egin dut eta emaitzak onak izan dira.   Ma...

Ubuntun (eta beste Linux banaketetan) bideoa editatzea

Irudia
Ubuntun bideoa editatzen saiatu naiz bai etxean eta bai eskolan. Batzuetan arrakasta izan dudan arren askotan ez dut lortu nahi nuen emaitza edo gehienetan ez dut lortu programa nahiko establerik lan egiteko.  Egia da Linuxen urtetan zehar, zenbait bideo editore egon direla: Cinelerra, Openshot, Kino, KDEenlive... baina guztiek gauza batengatik edo bestearengatik arazoak sortu dizkidate edo ez dut lortu nahi nuen emaitza. Azken aldian gehienbat Openshot erabili dut baina ikasleekin azkeneko esperientziak nahiko txarrak izan dira: informazio galera, programa ixtea...  Hori ikusita beste bi alternatiba proposatzen ditut: bata xumeagoa eta software askea eta bestea askoz ahaltsuagoa eta software pribatiboa (baina dohakoa dena). Egia da orain arte froga gutxi batzuk baino ez ditudala egin baina nahiko positiboak izan dira. Alde batetik bideo editatzeko tresna profesionala: Lightworks . Pelikula famatuak editatzeko erabili izan den softwarea da eta bere 12 bertsiotik aurre...