Mezuak

Nola bilatu material askea?

Irudia
Askotan, gure klasetarako materiala bilatzerakoan ez dugu nahi duguna aurkitzen (batez ere euskaraz) eta gure material propioa sortzea tokatzen zaigu. Material hau sortzerakoan interneten topatutako edozer erabiltzen dugu. Honek desabantaila bat dauka, jabedun materiala erabiltzen badugu gero material hori konpartitzereakoan arazoak eduki ditzakegu eta berriro ere lehenengo puntura bueltatzen gara, zeinetan ez dugun materialik aurkitzen. Hau ekiditeko material askea erabiltzeko aukera daukagu; hau da, berrerabiltzeko eta moldatzeko aukera ematen digun materiala. Badaude lizentzia ezberdinak, horien artean creative commons  dira ezagunenak. Gainera ez dugu ahaztu behar ikasleen gaitasunak lantzerakoan, curriculumean azlatzen den gaia dela lizentzien asuntoa.  Material hau bilatzea ez da oso zaila eta zenbait aukera azalduko ditut hemen: Google Google bilatzaileak badu aukera bakarrik mota honetako materiala bilatzeko. Horretarako goiko eskubiko horzdun gurpilean klik...

Moodle 3.0 kalean da

Irudia
Azken urteotan ia ikastetxe guztietan darabilgkigun plataforma da moodle. Gaur bere hirugarren bertsioa kaleratu dute. Moodle.org en argitaratu dutenez ez dakar aldaketa radikalik baina bai hobekuntza mordo bat. Agian ez da eskola batean inplantatzeko bertsiorik egokiena normalean bertsio berriak "pulitu" gabe egoten direlako baina saltseatzen hasteko instalatzea ez legoke gaizki. Behean uzten dudan bideoan ikus ditzakezue aldaketa nagusienak. Ikusitakoaren arabera ez dira aldaketa sakonak baina ematen du Moodle 3.1 eta 3.2 bertsioek ekarriko dituztela. Honela, 3.1ak konpetentzietan oinarritutako hezkuntza izango du izpide. Gainera moodle cloud garatzen ari da ere (zuzenean lainoan dagoen moodlea da, instalatu beharrik ez dagoena). Ematen du moodlek etorkizun oparoa duela.

CODE.org Euskaraz %100

Irudia
Asteburuan, eta donostiako informatika fakultatean UEUk antolatutako  IEB2015   Informatikari Euskaldunen X. Bilkuraren barruan, code.org euskaratzeko maratoia egin zuten. Han bildutakoek egindako lanari esker code.org %100ean euskaratuta dago. Orain euskaratutako hori onartzea bakarrik falta da. Informazio gehiago hemen daukazue:  http://www.diariovasco.com/sociedad/201511/07/code-euskaraz-20151107174735.html ZORIONAK han egon ziren guztiei!

Blender

Irudia
Askotan software librean ez dira aurkitzen sotware pribatiboan bezain ahaltsuak diren programak (nahiz eta hau gero eta gutxiagotan gertatzen den). 3D edizioaren kasuan aldiz badaukagu programa guztiz ahaltsu eta profesionala gure lanerako: Blender hain zuzen ere. Programa honekin 3D diseinuak, animaizoak eta jokuak egin daitezke. Aspaldi garatzen ari diren programa da eta garapen hau zenbait pelikula irekien batera egiten ari dira. Duela gutxi Blender foundationek bere seigarrena plazaratu zuen hemen azpian ikusgai daukazuena. Honekin batera bere azken bertsioak ere argia ikusi du: 2.76. Windows, Mac eta Linux bertsioak daude ( http://www.blender.org/ ) eta Ubunturen kasuan instalazio zentrotik jeitsi daiteke. Esan beharra dago Blender ez dela erabiltzeko programa erraza baina denborarekin bere interfazea fintzen joan dira eta gero eta intuitiboa dela esan dezakegu. DBH 4tik aurrera erabiltzeko aproposa izan daiteke. Nik ala egin dut eta emaitzak onak izan dira.   Ma...

Ubuntun (eta beste Linux banaketetan) bideoa editatzea

Irudia
Ubuntun bideoa editatzen saiatu naiz bai etxean eta bai eskolan. Batzuetan arrakasta izan dudan arren askotan ez dut lortu nahi nuen emaitza edo gehienetan ez dut lortu programa nahiko establerik lan egiteko.  Egia da Linuxen urtetan zehar, zenbait bideo editore egon direla: Cinelerra, Openshot, Kino, KDEenlive... baina guztiek gauza batengatik edo bestearengatik arazoak sortu dizkidate edo ez dut lortu nahi nuen emaitza. Azken aldian gehienbat Openshot erabili dut baina ikasleekin azkeneko esperientziak nahiko txarrak izan dira: informazio galera, programa ixtea...  Hori ikusita beste bi alternatiba proposatzen ditut: bata xumeagoa eta software askea eta bestea askoz ahaltsuagoa eta software pribatiboa (baina dohakoa dena). Egia da orain arte froga gutxi batzuk baino ez ditudala egin baina nahiko positiboak izan dira. Alde batetik bideo editatzeko tresna profesionala: Lightworks . Pelikula famatuak editatzeko erabili izan den softwarea da eta bere 12 bertsiotik aurre...

CODE.org euskaratzen

Irudia
CODE.org programatzen ikasteko plataforma da. Aurreko sarreretan honi buruz hitz egin dizuet. Udan, UEUk antolatutako ikastaroetan parte hartu nuen CODE.org euskarara itzultzeko ikastaro batetan. Aurtengo Durangoko azokari begira, Code.org euskaraz prest eduki nahi da, bertan egiten diren ekintzak gure hizkuntzan burutu ahal izateko. Gaur egun %27a dago itzulia eta hizkuntza bat publikatu egon dadin %75ak egon behar du. Horretan edozeinek lagun dezake eta esteka honetan badituzue argibideak  http://ttiki.com/340756 nola egin ikusteko. Animatu laguntzera eta ea lortzen dugun!

Oporretatik bueltan

Irudia
Opor luze (eta ustez merezitako) batzuen ostean blogari berriro heltzeko momentua iritsi da. Kurtsoa aldaketa dexenterik datorkit: lan aldaketa, eta hezkuntza kontzertatutik publikorako saltoa. Gainera ordenagailua konpontzen eduki dut azken 2 hilabetetan. Honek guztiak kurtso hasiera mugitu xamarra ekarri dit eta orain arte blogerako astirik ez izatea. Hala ere indarberrituta eta gogoekin ekingo diot kurtso honetan ere IKT eta hezkuntza inguruan datozkidan gaiak jorratzera.