Mezuak

Ubuntun (eta beste Linux banaketetan) bideoa editatzea

Irudia
Ubuntun bideoa editatzen saiatu naiz bai etxean eta bai eskolan. Batzuetan arrakasta izan dudan arren askotan ez dut lortu nahi nuen emaitza edo gehienetan ez dut lortu programa nahiko establerik lan egiteko.  Egia da Linuxen urtetan zehar, zenbait bideo editore egon direla: Cinelerra, Openshot, Kino, KDEenlive... baina guztiek gauza batengatik edo bestearengatik arazoak sortu dizkidate edo ez dut lortu nahi nuen emaitza. Azken aldian gehienbat Openshot erabili dut baina ikasleekin azkeneko esperientziak nahiko txarrak izan dira: informazio galera, programa ixtea...  Hori ikusita beste bi alternatiba proposatzen ditut: bata xumeagoa eta software askea eta bestea askoz ahaltsuagoa eta software pribatiboa (baina dohakoa dena). Egia da orain arte froga gutxi batzuk baino ez ditudala egin baina nahiko positiboak izan dira. Alde batetik bideo editatzeko tresna profesionala: Lightworks . Pelikula famatuak editatzeko erabili izan den softwarea da eta bere 12 bertsiotik aurre...

CODE.org euskaratzen

Irudia
CODE.org programatzen ikasteko plataforma da. Aurreko sarreretan honi buruz hitz egin dizuet. Udan, UEUk antolatutako ikastaroetan parte hartu nuen CODE.org euskarara itzultzeko ikastaro batetan. Aurtengo Durangoko azokari begira, Code.org euskaraz prest eduki nahi da, bertan egiten diren ekintzak gure hizkuntzan burutu ahal izateko. Gaur egun %27a dago itzulia eta hizkuntza bat publikatu egon dadin %75ak egon behar du. Horretan edozeinek lagun dezake eta esteka honetan badituzue argibideak  http://ttiki.com/340756 nola egin ikusteko. Animatu laguntzera eta ea lortzen dugun!

Oporretatik bueltan

Irudia
Opor luze (eta ustez merezitako) batzuen ostean blogari berriro heltzeko momentua iritsi da. Kurtsoa aldaketa dexenterik datorkit: lan aldaketa, eta hezkuntza kontzertatutik publikorako saltoa. Gainera ordenagailua konpontzen eduki dut azken 2 hilabetetan. Honek guztiak kurtso hasiera mugitu xamarra ekarri dit eta orain arte blogerako astirik ez izatea. Hala ere indarberrituta eta gogoekin ekingo diot kurtso honetan ere IKT eta hezkuntza inguruan datozkidan gaiak jorratzera.

Google Drive, Ubuntun (edo Linux Minten) muntatzea

Irudia
Ubuntu eta googleren tresnak erabiltzen dugunon artean askotan faltan botatzen dugu Windowsen aspaldi existitzen den Google Driven bezeroa. Hau da, gure ordenagailuko karpeta batean Driven dugun informazioa sinkronizatzen duen programa. Linuxerako Googlek aspaldi esan zuen arren bertsio bat aterako zuela, ematen du gero eta urrunago dagoela aukera hori. Badaude zenbait aplikazio hori lortzen dutenak. Ezagunenak insync (nire ustez oso ondo funtzionatzen duena baina pagatu egin behar dena) eta Grive (ez dena hain erreza erabiltzen eta azkenaldian aurrerakuntza handirik eduki ez duena) dira.  Bi hauetaz gain badago beste alternatiba bat:  google-drive-ocamlfuse. Kasu honetan ez da programa bezero bat sinkronizatzen dena, baizik eta beste unitate bat moduan driveko disko gogorra gure ordenagailuan muntatzen duena.  Honek bere abantai eta desabantaiak ditu. Alde batetik gure ordenagailuan eroso atzitu ditzakegu karpetak, fitxategiak kopiatu eta gure programa...

Baratzak martxan

Irudia
Baratzen ureztatze sistemari azken ukituak ematen ari gara. Arduinoaren muntaketa txukundu eta programa fintzen ibili gara. Ponpadun sistemak nahiko ondo funtzionatu die ikasleei eta badaude ere ponparik gabe saiatzen dabiltzanak (PBLetan aniztasuna ere nabari da). Azken hauek, errele baten bidez atexka bat ireki eta isten dute ura pasatzen uzteko. Hurrengo astean azken aurkezpena egingo dute Agenda 21 taldekoen aurrean. Hemen uzten ditut azken argazki batzuk aurrerapenak ikus ditzazuen.

Moodlerekin talde-lana eta PBLak ebaluatzea

Irudia
Azken aldian PBL siglak asko entzuten dira hezkuntzaren munduan. PBL (Problem based learning) metodologia, ikasle talde bati arazo bat planteatzean, eta arazo hori autonomiaz (irakaslearen laguntzarekin) konpontzean datza oro har esanda. Askotan, arazoa proiektu hauek ebaluatzea izaten da. Errubrikak horretarako oso baliagarriak diren arren, taldekideen arteko ebaluaketa bat egitea (koebaluaketa deritzona) oso interesgarria izan daiteke. Talde lanak moodleren bitartez ebalua daitezke beste edozein lan ebaluatzen den moduan. Baina gaurko honetan talde lana, taldekideen artean ebaluatzeko tresna bat aurkeztuko dizuet.  Nik erabiltzen dudan tresna Moodlek dakarren inkesta jarduera mota da. Informazio oso baliagarria biltzea ahalbidetzeaz gain oso erraz esportatu eta inportatu daitezke galderak. Horrela, lan-taldeko lana ebaluatzeko txantiloia diseinatu, eta behin eta berriz gure proiektuetan erabili dezakegu. Inkesta bat sortzeko. Moodleko gure kurtsoan irakasle modua...

Geogebra tube

Irudia
Azken aldian geogebrarekin burrukatzen ibili naiz webean txertatzeko (moodleko pluginarekin ere). Askotan ikasleek arazoak edukitzen zituzten javaren pluginarekin. Gainera ematen du laister chromek ez duela javarako sostengua emango. Alternatibak bilatu nahian, geogebratube aurkitu nuen:  http://tube.geogebra.org/ . Bertan adibide pila bat topatu daitezke eta dirudienez dena html5ean dago garatua konpatibilitate arazoak ekidinez. Ez dut gehiegi erabili baina denbora daukadanean gehiago aztertu eta luzeago idatziko dut honi buruz.