Mezuak

Google Drive, Ubuntun (edo Linux Minten) muntatzea

Irudia
Ubuntu eta googleren tresnak erabiltzen dugunon artean askotan faltan botatzen dugu Windowsen aspaldi existitzen den Google Driven bezeroa. Hau da, gure ordenagailuko karpeta batean Driven dugun informazioa sinkronizatzen duen programa. Linuxerako Googlek aspaldi esan zuen arren bertsio bat aterako zuela, ematen du gero eta urrunago dagoela aukera hori. Badaude zenbait aplikazio hori lortzen dutenak. Ezagunenak insync (nire ustez oso ondo funtzionatzen duena baina pagatu egin behar dena) eta Grive (ez dena hain erreza erabiltzen eta azkenaldian aurrerakuntza handirik eduki ez duena) dira.  Bi hauetaz gain badago beste alternatiba bat:  google-drive-ocamlfuse. Kasu honetan ez da programa bezero bat sinkronizatzen dena, baizik eta beste unitate bat moduan driveko disko gogorra gure ordenagailuan muntatzen duena.  Honek bere abantai eta desabantaiak ditu. Alde batetik gure ordenagailuan eroso atzitu ditzakegu karpetak, fitxategiak kopiatu eta gure programa...

Baratzak martxan

Irudia
Baratzen ureztatze sistemari azken ukituak ematen ari gara. Arduinoaren muntaketa txukundu eta programa fintzen ibili gara. Ponpadun sistemak nahiko ondo funtzionatu die ikasleei eta badaude ere ponparik gabe saiatzen dabiltzanak (PBLetan aniztasuna ere nabari da). Azken hauek, errele baten bidez atexka bat ireki eta isten dute ura pasatzen uzteko. Hurrengo astean azken aurkezpena egingo dute Agenda 21 taldekoen aurrean. Hemen uzten ditut azken argazki batzuk aurrerapenak ikus ditzazuen.

Moodlerekin talde-lana eta PBLak ebaluatzea

Irudia
Azken aldian PBL siglak asko entzuten dira hezkuntzaren munduan. PBL (Problem based learning) metodologia, ikasle talde bati arazo bat planteatzean, eta arazo hori autonomiaz (irakaslearen laguntzarekin) konpontzean datza oro har esanda. Askotan, arazoa proiektu hauek ebaluatzea izaten da. Errubrikak horretarako oso baliagarriak diren arren, taldekideen arteko ebaluaketa bat egitea (koebaluaketa deritzona) oso interesgarria izan daiteke. Talde lanak moodleren bitartez ebalua daitezke beste edozein lan ebaluatzen den moduan. Baina gaurko honetan talde lana, taldekideen artean ebaluatzeko tresna bat aurkeztuko dizuet.  Nik erabiltzen dudan tresna Moodlek dakarren inkesta jarduera mota da. Informazio oso baliagarria biltzea ahalbidetzeaz gain oso erraz esportatu eta inportatu daitezke galderak. Horrela, lan-taldeko lana ebaluatzeko txantiloia diseinatu, eta behin eta berriz gure proiektuetan erabili dezakegu. Inkesta bat sortzeko. Moodleko gure kurtsoan irakasle modua...

Geogebra tube

Irudia
Azken aldian geogebrarekin burrukatzen ibili naiz webean txertatzeko (moodleko pluginarekin ere). Askotan ikasleek arazoak edukitzen zituzten javaren pluginarekin. Gainera ematen du laister chromek ez duela javarako sostengua emango. Alternatibak bilatu nahian, geogebratube aurkitu nuen:  http://tube.geogebra.org/ . Bertan adibide pila bat topatu daitezke eta dirudienez dena html5ean dago garatua konpatibilitate arazoak ekidinez. Ez dut gehiegi erabili baina denbora daukadanean gehiago aztertu eta luzeago idatziko dut honi buruz.

Arduino eta erreleak

Irudia
Aurrera goaz gure baratzaren proiektuarekin ( hemen azalpena ). Momentu batean baratza ureztatzeko bonba martxan jartzeko arazoa iritsi zaigu. Bonbak elikatzeko ez zen nahikoa arduinoren indarra (voltaia) eta beraz kanpotik elikatu behar genituen 12 Vekin. Baina, kontrola oraindik ere arduinorekin egitea ezinbestekoa zen. Nola konpondu arazoa? Ikasleak ikertzen egon dira eta erreleak izan dira aukeratutako konponbidea. Baina nola konektatu errele bat arduino eta korronte elektrikora batera eta zirkuitua pizteko seinalea ematea? Erreleak ere 12Vrekin funtzionatzen du eta beraz ezin da arduinorekin elikatu. Errexena lehenik eta behin errelearen konexioak ikustea izango da: Oso garrantzitsua da errelearen  GND konexioa, bai arduinoaren GNDr a (seinalerako erreferentzia moduan) eta bai elikatze iturriko polo negatibora (elikatzeko) konektatzea. Bestalde arduinoren irteera digital bat,  errelearen  IN konexioarekin lotuko dugu agindua jaso dezan. ...

Moodlen Geogebraren plugina

Irudia
Geogebra matematikako funtzioak eta azalpen grafikoak emateko programa oso baliagarria da. Gainera ariketak eta jarderak plantea daitezke ikasleek egin ditzaten. Matematikako irakasleak asko erabiltzen zuen eta moodleko plugina instalatzea erabaki nuen. Horrela ikasleek egindako ariketak bertan erregistratu eta kalifikatu daitezke. Jeitsi eta bidali behar izan gabe. Bide batez, nik ere marrazketa teknikoko ikasgaian gehitu ditut. Gure moodleko administrariak baldin bagara oso erraza da plugin bat instalatzea. Moodle pluginsetik ( https://moodle.org/plugins /) nahi duguna aukeratu (kontuan hartu behar dugu hori bai, gure moodle bertsiorako egokia den) eta ordenagailura jeitsi behar dugu. Gero moodlen honako pausoak jarraitu behar ditugu: 1.Gunearen kudeaketan- Pluginak atalean: install ad-ons klikatu: 2. Hurrengo formularioan plugin mota (jarduera kasu honetan), fitxategia (lehen jeitsi duguna) eta arriskuak onartzen ditugula (garrantzitsua da horrelako instalaz...

Arduinorekin aurrera goaz

Irudia
Bada hilabete gutxi gora behera (oporrak tarteko) Baratza 2.0 proiektua aurkeztu nizuela; ikasleekin arduino erabiltzeko (beste gauza batzuen artean) proiektua. Aste hauetan zehar proiektuaren diseinuaz gain Arduinorekin "jolasten" ibili gara. Momentuz esan daiteke esperientzia oso positiboa dela. Ikasleak gustora ibili dira eta proposatutako ariketak aurrera eraman dituzte. Arduino eta S4A martxan jarri dituzte eta gero serbomotorrekin lanean egon dira. Haien aurrerapenak azaltzeko talde bakoitzak blog bana ireki du eta hemen uzten dizkizuet estekak informazio gehiago nahi izanez gero. http://ikasleadbh4.blogspot.com.es/ - 1. Taldea http://lamacetaregablelosguays.blogspot.com.es/   2. Taldea http://baratzelektronikoa.blogspot.com.es/  3. Taldea http://baratzaautomatikoa.blogspot.com.es/  4. Taldea Bestalde, lana zentralizatu eta partekatzeko Moodle erabiltzen ari gara. Forma ematen bukatzean moodle kurtsoetan gehituko dut.