Mezuak

Arduinorekin aurrera goaz

Irudia
Bada hilabete gutxi gora behera (oporrak tarteko) Baratza 2.0 proiektua aurkeztu nizuela; ikasleekin arduino erabiltzeko (beste gauza batzuen artean) proiektua. Aste hauetan zehar proiektuaren diseinuaz gain Arduinorekin "jolasten" ibili gara. Momentuz esan daiteke esperientzia oso positiboa dela. Ikasleak gustora ibili dira eta proposatutako ariketak aurrera eraman dituzte. Arduino eta S4A martxan jarri dituzte eta gero serbomotorrekin lanean egon dira. Haien aurrerapenak azaltzeko talde bakoitzak blog bana ireki du eta hemen uzten dizkizuet estekak informazio gehiago nahi izanez gero. http://ikasleadbh4.blogspot.com.es/ - 1. Taldea http://lamacetaregablelosguays.blogspot.com.es/   2. Taldea http://baratzelektronikoa.blogspot.com.es/  3. Taldea http://baratzaautomatikoa.blogspot.com.es/  4. Taldea Bestalde, lana zentralizatu eta partekatzeko Moodle erabiltzen ari gara. Forma ematen bukatzean moodle kurtsoetan gehituko dut.

IKASTAROA: Hezkuntzako ikasketa eta teknologian aditua

Irudia
Oporretatik bueltan berriro ere martxan jarri gara. Hurrengo bi hilabeteetan zehar KE eskolak aukera programaren barruan antolatutako "Hezkuntzako ikasketa eta teknologian aditua" ikastaroa egiten ibiliko naiz. Hurrengo sarreretan ikasitakoaren berri emango dut blogaren bitartez.

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Lehengo astan Euskadi Irratiko abildua saiorako elkarrizketa egin zidaten. Hemen uzten dizuet:

Arduino ikasleekin

Azkeneko hiruilabetean DBH4ko ikasleekin Arduino erabiliko dugu egindako froga guztiak eta gero. Informatika eta teknologiako klaseak baliatuz proiektu bat eraman beharko dute aurrera: 2.0 Baratza. Oraindik bakarrik aurkezpena egin zaie eta horretarako PowToon erabili nuen, oso tresna interesgarria. Hemen uzten dut nik egindako aurkezpena eta proiektua aurrera doan heinean joango naiz kontatzen.

Proiektuen astea

Irudia
Aste honetan eskolan errutinarekin puskatu eta proiektuen astea aurrera eraman dugu DBHn. Astean zehar ez da egon ez ikasgaien ordutegi finkorik, ez espazio finkorik lan egiteko. Ikasleek bere inguruan zeuzkaten errekurtsoak erabili dituzte proiektuak aurrera eramateko. Proiektuetan oinarritutako ikasketari buruzko WIkipediako informazioa hemen . Nire kasuan gehienbat DBH 2 taldekoekin egon naiz "Ternuara Goaz!" proiektua aurrera eramaten. Bertan teknologia eta informatikako gaitasunak jorratu ditugulako, baina baita historia edo plastikakoak ere. Proiektuaren helburua dokumental bat egitea zen. Bertan euskaldunak Ternuan zuten presentzia eta txalupak nola egin behar zituzten azaldu behar zuten. Horretarako bidean maketa bat egin zuten, bideoa muntatu, informazioa bildu... Bukatzeko Albaolara joan ginen San Juan ontziaren erreplika nola egiten ari diren ikusteko. Esperientzia oso interesgarria izan da eta ikasleak oso motibatuta egon dira aste osoan zehar. ...

Arduino S4A eta serboak

Irudia
Behin arduino aurreko postetan azaldu moduan, martxan jarrita neukala, zerbait pixkat interesgarriago egitea proposatu nion nire buruari. Horretarako zenbait elementu erosi nituen "trasteatzen hasteko". Alde batetik "kit" moduko bat, kable, konektore, LED diodo, potentziometro, protoboard bat, ... zeuzkana. Bestalde 4 serbo edo motore berezi (motore hauek hiru sarrera dituzte, bi argindarrerako eta hirugarrena posizioa emateko). Guztiaren balioa 20$ ingurukoa. Eskola batentzako nahiko gastu txikia esan genezakeena. Ikasleekin egokiena komentatu bezala S4A erabiltzea zela uste nuen eta horrekin jarraituko dut momentuz (ez dakit noraino emango duen). Froga honetan serbo bat arduinorekin konektatu eta programa sinple batekin serbo hori hiru posiziotan kokatuko dut (0, 90 eta 180 gradutan). Lehenik eta behin serboa arduinorekin konektatu behar da. Horretarako protoboard konexio plaka erabiliko delarik. Plaka hauek oso baliagarriak dir...

Moodle eta errubrikak

Irudia
Azken urte honetan nire ebaluaketa sistema hobetzen saiatu naiz. Horretarako errubrikak erabili ditut.  Baina, zer dira errubrikak? Wikipediaren arabera (gazteleraz zegoen eta euskaratu dut): Errubrika, elkarrekin erlazionatutako kriterio eta estandar multzo bat da jarduera edo zeregin bat ebaluatzea helburu duena. Kalifikazio objektiboak egiteko tresna da. Errubrikek ebaluazioa, kriterio zehatzen arabera estandarizatzea ahalbidetzen dute, honela ebaluazioa sinpleagoa eta gardenagoa eginez .  Nahiz eta guztiz objektiboa izatea ezinezkoa den sistema ona iruditzen zait hori lortzeko. Bestalde ikasleek oso ondo ikus dezakete nun egin duten huts eta zertan hobetu dezaketen. Gainera lana hasi aurretik ikasleek ebaluazio irizpideak ikus ditzakete. Badaude sistema dexente errubrikak sortzeko, horien artean ezagunetakoa Rubistar da. Hala ere Moodlek ere aukera hau ematen du eta gure sistema guztiak bateratze aldera nahiago dut aukera hau. Moodleko kurtsoak izeneko orrik...