Libreofficen itxuraldatzea
Beti iruditu zait Libreofficek itxura profesionalagoa behar zuela. Egia da betiko lanak egiteko nahikoa eta soberan daukagula suite honekin baina gauza asko begietatik sartzen dira eta orain arte behintzat ez zitzaidan iruditzen hori lortzen zenik. Hona hemen azken urteotako itxura (Openoffficetik eratorria zena).
Azken 4.4 bertsioan zenbait tresna interesgarri gehitu dira zentzu honetan eta azken bertsioetarako sortu zen sifr ikono paketea gehituta itxura profesionala lortuko dugu.
Lehenik eta behin ubuntuko repositorioetan oraindik ez dagoen libreoffice 4.4ren repositorioak gehitko ditugu. Horretarako terminalean honako hiru aginduak gehituko ditugu:
sudo add-apt-repository ppa:libreoffice/libreoffice-4-4
sudo apt-get update
sudo apt-get install libreoffice
Badaukagu iada 4.4 bertsioa instalatuta. Bertsio honek eskubian tresnen panel bat gehitzen du. Bertan aukerak modu zuzenagoan aukeratu ditzakegu.
Orain lehen esan dugun moduan sifr ikono paketea instalatuko dugu. Horretarako lehenik eta behin terminalaren bidez hau idatzi instalatuko dugu:
sudo apt-get install libreoffice-style-sifr
Orain Libreofficeko edozein programa ireki eta honako bidea egin behar dugu: Tresnak>Aukerak>Libreoffice>Ikusi. Menuan gaudenean Ikono-tamaina eta estiloa atalean Sifr aukeratu behar dugu. Honakoa izango da itxura berria:
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina