Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: October, 2017

Blogaren migrazioa

Kaixo,

Nire bloga inigoikt.wordpress.com helbidera migratuko dut googlen eskuetatik aldenduz. Hemendik aurrera, bertan topatuko dituzue nire post-ak.

Eginbeharrak modu erakargarrian aurkeztea baliabide libreak erabiliz

Irudia
Pertsonen atentzioa mantentzea ez da gauza erraza eta askotan gure ikasleena ere ez. Nire klasetan saiatzen naiz "txaparik" ez sartzen baina baita proiektuka lan egiten badugu ere zenbait gauza argi geratu behar dira.

Horri irtenbidea aurkitzeko ikasleek bereganatu beharko dituzten ideiak edo kontzeptuak modu bisualean aurkeztea aukera ona izan daiteke.

"Visual thinking" delakoak bide horretan laguntzen gaitu. Baina, nola gauzatu eta produzitu material hori?

Nire kasuan software askea erabiltzen dut prozesu osoa aurrera eramateko. Marrazkiak Inkscape programan sortzen ditut. Horren arrazoi nagusia marrazketa bektorialez sortutako irudiak sortzea da. Gero irudi hauek behin eta berriz berrerabil daitezke eta hauen tamaina aldatu arren inongo kalitate galerarik ez dugu izango.

Gero irudi horiek konbinatu daitezke beste batzuk sortu, animatu edo bideoetan erabiltzeko. Bideo hauek muntatzeko Kdeenlive ahaltsuak hamaika aukera eskaintzen dizkigu.

Bideo hauei musika gehitz…