Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2016

4k video downloader

Irudia
4k video downloader tresna xinple eta praktikoa da interneteko bideoak jaisteko. Askotan gure konexioek huts egiten dute eta klasean bideo bat ikustea aurreikusia badaukagu ondo dago segurtasun kopia bat edukitzea. Windows, Linux eta Macerako eskuragarri dago eta web orritik jeitsi daiteke instalatzailea. Erabilera oso erraza da. Youtubeko linka kopiatu eta programak duen Paste Link sakatu. Gero kalitatea aukeratu eta kitto.

Sketchup online

Irudia
Aspalditik ikasleekin erabiltzea gustatzen zaidan programa da Sketchup. 3D modeloak egiteko tresna erraza da eta batez ere teknologiako ikasgaiean asko erabili izan dudana. Arazoa beti izan da ez zeukala Linuxerako bertsiorik eta nahiz eta bertsio hori atera ez den, online bertsioa dago orain. Ubuntu 16garren bertsioan probatu dut firefoxekin eta itxura polita dauka. Frogatzeko hemen duzue helbidea.

OpenBoard: arbel digitalentzako programa

Irudia
Aspaldidanik eskoletan ditugun arbel digitalak maneiatzeko programak ibiltzen ditugu. Linuxen aukera ona OpenSankore programa izan da baina aspaldi proiektu hila da. Sarean bilatzen programa berpizten duen proiektua aurkitu dut. Horren ondorengoak SmartBoard du izena eta Linux,Mac eta Windowserako bertsioak eskeintzen ditu. Ubunturen kasuan .deb paketea dakar instalatzeko moduan (14.04 eta 16.04 bertsioetarako bana). Web orritik jeitsi eta instalatzea besterik ez dago.

OBS: pantaila grabatzeko programa

Irudia
Ikasleentzako edo ikasleekin bideo tutorialak egiteko tresna aproposa da OBS. Pantailan gertatzen dena grabatzeaz gain beste aukera mordoa eskaintzen ditu. Lehenik eta behin instalazioa burutuko dugu (Ubuntu 16.04n kasu honetan baina 14.04rako ere baliagarria da): 1. Lehenik ffmpeg liburutegiak behar ditugu eta hauek instalatu. Horretarako honako kodeak terminalean idatziko ditugu: sudo apt-add-repository ppa:kirillshkrogalev/ffmpeg-next sudo apt-get update sudo apt-get install ffmpeg 2. Bigarrenik programa bera instalatuko dugu berriro ere terminalean aginduak idatziz: sudo apt-add-repository ppa:obsproject/obs-studio sudo apt-get update sudo apt-get install ffmpeg obs-studio Orain programa abiarazi dezakegu. Honako itxura dauka. Bertan bideoan agertu nahi ditugun atalak gehitzen goaz (pantaila, bideo bat, kamera, soinua... ). Goiko karratuan bakoitzari nahi dugun tamaina jarriko diogu. Adibide honetan, webcama, pantaila eta irudi bat daude. Bideoa grabatzen hasteko &

Nola instalatu open365 Ubuntu 16.04n

Irudia
Open365en Linuxerako bezeroak arazoak ematen zituen instalatzean. Zorionez foroan soluzioa eman diote. Instalatzaile berri bat sortu dut foroko argibideak jarraituz eta hementxe utziko dut instalazioa burutzeko. Nik gdebirekin instalatu dut baina ubunturen software instalatzailearekin ere instalatu beharko litzateke. Open365-UbuntuXerial.deb Oso ondo funtzionatzen du eta arazorik gabe guk nahi dugun karpetan sinkronizatzen du open365 karpeta.

Gimp Open365en

Irudia
Open 365etaz hitz egin dut aurreko posten batean. Google Driven alternatiba irekia dela esan dezakegu. Oraindik nahiko berdea dagoen arren ematen du proiektuak bizirik jarraitzen duela eta azken bertsioan Gimp irudi-editorea erabili dezakegu. Agian ez da modurik onena on-line moduan lan egitea horrelako programa ahaltsu batekin, baina iruditu zait nahiko ondo dabilela eta zenbait edizio xinple egiteko baliagarria izan daitekeela. Bestalde LibreOfficeko erremintak ere orain azkarrago funtzionatzen dutela iruditzen zait.  Ea proiektuak bide onean jarraitzen duen eta benetako alternatiba bihurtzen den.

Oporretatik bueltan

Irudia
Beste ikasturte bat hastera doa eta asko merezitako oporren ostean bueltan dago bloga. Aurten ere eskola berria eta proiektu berriak. Ea gehiago idazten dudan aurten!

Zer da software askea? Zergatik erabili hezkuntzan?

Irudia
Duela gutxi argitaratu zen bideoa, oso interesgarria. Bestalde sarean.eus-en argitaratutako artikulua ere:  http://www.sarean.eus/momentu-ezin-hobea-da-software-librera-jauzia-egiteko/

Irakasnet.net

Irudia
Irakasleentzako sortu den web orri berria da da irakasnet. Sare sozial modukoa da baina euskadin lan egiten dugun irakasleontzat egina. Oraindik martxa jartze prozesuan dagoen arren oso itxura polita du eta oso praktikoa izan daiteke. Kotxea konpartitzeko, eskolen giroa, aparkatzeko informazioa, materiala... topatu ditzakegu (atal batzuk oraindik sortu gabe dauden arren). Gertututik jarraitzeko moduko proiektua da.

Open 365: Lehenengo inpresioak (eguneratua)

Irudia
Aurreko postean aipatu moduan Open 365 kalean da. Google Driven bertsio irekia izan daitekeena. Lehenengo inpresioak bildu nahi izan ditut post honetan, sartu eta lehenengo inpresioa oso ona da. Izena emateko aukera ematen du oso modu errazean eta itxura aldetik oso profesionala. 20GB eskeintzen dizkigu dohainik. Behin gure kontua sortu dugunean honako panela aterako zaigu. Bertan disko gogor moduko bat dago, dropboxen itxura daukana. Badaude gure fitxategiak eta baita konpartitutakoak ere. Bestalde taldeak izeneko fitxa bat dago . Bertan ematen du taldeetan fitxategiak eta konbertsazioak partekatu daitezkeela baina norbaiten laguntza beharko dut atal hori probatzeko.   Taldeak ondo sortzen badira ere gero bertan partekatutako fitxategiak bakarrik sortu dituenak ireki ditzake besteari errorea ematen baitio. Frogetarako Alex Gabilondoren laguntza eduki dut. Eskerrikasko! Online aplikazioak Eskaintzen dituen aplikazioak LibreOfficekoak dira: Writer, Impress eta Calc dauzk

Open 365: Google Drive/Office365ren bertsio irekia

Irudia
Open 365 deitzen da eta google Docs antzekoa da baina Libreoffice erabiltzen du eta beste plataforma irekiak. Oso berri ona niretzako. Azken finean googlen pean egon gabe egon gaitezke eta lainoko aplikazio duin bat erabili. Beta bertsioan dago eta dohakoa da momentuz. Hona hemen helbidea:  https://cloud.open365.io/ Frogak egin eta gehiago idatziko dut aurrerantzean.

Dispositiboen iraultza?

Irudia
Eskoletan, dispositiboen eztabaida puri-purian daukagu. Zein da egokiena? PC-ak., tabletak, chromebookak? Blog honetan software librearen aldeko apostua egiten dut baina beste plataforma batzuk erabiltzen dira eskoletan eta hori ukaezina da. Ikusten da hezkuntzaren arloa oso interesekoa dela konpainia handientzat, eta bai Google eta bai Microsoft bide horretan ahaleginak egiten ari direla. Bada, ematen du, Googlek apostu gogorra egin behar duela, bere chromebook dispositiboekin. Probatzeko aukera eduki dut eta tresna interesgarriak iruditzen zaizkit (batez ere prezioarengatik) baina motz geratzen dira gauza asko egiteko. Orain arte behintzat dena (edo ia dena) online egiteko pentsatua zeuden. Ematen du orain Googlek beste bultzada bat eman nahi diela eta ChromeOs eta Androiden arteko konbergentzia bilatuko duela.  Irakurri dudanez  Google Playko aplikazioak Chromebooketan exekutatzeko aukera egongo da. Honek aukera zabalak ekarriko ditu eta Google beste plataformen aurretik jarri de

Ubuntu 16.04 kalean da

Irudia
Ubunturen 16.04 bertsioa kalean da gaurtik aurrera. Xenial Xerius izenarekin kaleratuko duten bertsioa, helbide hontan jeitsi dezakezue dohainik:  http://www.ubuntu.com/download Aipatzekoa da LTS bertsioa dela, hau da, mantenu luzea edukiko duela. Laister ordenagailuan probatu eta nire iritzia emango dut blogean. Egon adi!

Moodle eta gamifikazioa: Andoni Sanzen web orria

Irudia
Moodle oso tresna potentea den arren, askotan oso kurtso luzeak sortzen ditugu gauza bat bestearen atzetik kokatuta zerrenda oso luzeak sortuz. Hori ekiditeko eta gure moodle orriak interaktiboak egiteko, joku moduko estrukturak ezar daitezke gamifikazioa erabiliz. Horri buruzko oso informazioa interesgarria ematen duen moodlea sortu du Andoni Sanzek. Bertan izen ematea dohakoa da eta kurtso oso bat egin dezakegu: Gamification with Haidei (ingelesez). Hemen uzten dizuet helbidea  https://andonisanz.gnomio.com/index.php?

2 nobedade Linuxerako

Irudia
Aste honetan berri onak ditugu Linux eta software askeko erabiltzaileek. Bi nobedade garrantzisu ditugu: alde batetik Openshot en bigarren bertsioa agertu zaigu. Ematen duenez QTrako migrazioa egin dute eta honek errendimenduan hobekuntzak ekarriko ditu. Horretaz gain, animazioa leunagoak, autogordeketa eta beste zenbait berrikuntza ere badauzka. Momentuz beta fasean dagoen arren laister behin betiko bertsioa aterako da. Gertutik jarraitu beharko dugu proiektu hau eta ea beingoz Linuxerako Bideo edizio programa ireki eta duin bat azaltzen den ( gogoratu analisia ). Instalatu eta probatzeko Linuxeko terminalean honakoa idatziz egin dezakezue: sudo add-apt-repository ppa:openshot.developers/libopenshot-daily sudo apt-get update && sudo apt-get install openshot-qt Bestalde Ring programaz hitz egin nahi dizuet. Aspaldi Linuxerako Skype bertsioa badagoen arren, oso bertsioa zaharkitua da eta aspaldian eguneraketarik ez duena. Horren ordezko ireki eta enkriptatua da Ring. Ga

Eskola digitala topaketak

Irudia
Azken bi egunetan Durangon ospatu diren Eskola Digitalaren jardunaldietan egon naiz. Bertan zenbait hitzaldi eta tailer egon dira, gehienbat hornitzaile eta argitaletxeen zenbait ordezkariek emanda. Hauen partehartzea ezinbestekoa dela ematen du horrelako jardunaldietan, eta hor egon gara, PC, Mac, Ipad, Chromebook eta horrelako aparatuen artean galdurik. Zenbait eskoletako esperientziak ikusi ditugu. Batzuk gehiago gustatu zaizkit eta batez ere nabarmenduko nuke Elgoibar Herri eskolaren esperientzia polit bat. Haien blogean informazio ugari aurki dezakezue: http://elgoibargymkana.blogspot.com.es/ . Bertan oso proiektu interesgarria aurrera eraman zuten eskola 2.0ko eramangarriak eta ikasleen eta gurasoen mugikorrak erabiliz. Honek frogatzen du ez dela hain garrantzitsua zein den gure soportea (azpiegitura eta konektibitate egokia edukita) eta bai irakasleen eta ikasleen lana eta gogoa. 2:35:16 minututik aurrera ere ikusgai daukazue. Bestalde Follow @ftsaez  ere nabarmenduko nu

Class Dojo

Irudia
Askotan klaseko jarrera hobetzeko asmotan ikasleen jarrera ebaluatzen dugu (edo saiatzen gara behintzat). Hori modu egokian egitea ez da erraza eta kosta egiten zaigu. Aplikazio honek modu errez eta dibertigarrian ahalbidetzen digu guzti hori kontutan hartzea.  Ordenagailuan erabiltzeko online bertsioa daukagu eta baita android eta IOs erako bertsioak ere. Aplikazioan taldeak sortu behar ditugu eta bertan gure ikasleak sartuko ditugu. Baita klasean ebaluatu nahi ditugun jarrerak definitu ere. Jarrera hauek positiboak zein negatiboak izan daitezke. Ikasle bakoitzak bere pertsonaia diseinatuko du (munstro antzeko batzuk ditugu) eta honek "Gamifikazioa" sartuko du gure klaseetan. Ikasleek edozein momentutan ikus ditzakete haien puntuak. Programak hainbat aukera ematen ditu gurasoekin ere informazioa konpartitzeko edo eta argazkiak partekatzeko, baina nire ustez aukera onena ikasleekin sor dezakeen interakzioa da. Programa Egape Ikastolako Juan Villar i