Eskola digitala topaketak

Azken bi egunetan Durangon ospatu diren Eskola Digitalaren jardunaldietan egon naiz. Bertan zenbait hitzaldi eta tailer egon dira, gehienbat hornitzaile eta argitaletxeen zenbait ordezkariek emanda. Hauen partehartzea ezinbestekoa dela ematen du horrelako jardunaldietan, eta hor egon gara, PC, Mac, Ipad, Chromebook eta horrelako aparatuen artean galdurik.


Zenbait eskoletako esperientziak ikusi ditugu. Batzuk gehiago gustatu zaizkit eta batez ere nabarmenduko nuke Elgoibar Herri eskolaren esperientzia polit bat. Haien blogean informazio ugari aurki dezakezue: http://elgoibargymkana.blogspot.com.es/. Bertan oso proiektu interesgarria aurrera eraman zuten eskola 2.0ko eramangarriak eta ikasleen eta gurasoen mugikorrak erabiliz. Honek frogatzen du ez dela hain garrantzitsua zein den gure soportea (azpiegitura eta konektibitate egokia edukita) eta bai irakasleen eta ikasleen lana eta gogoa. 2:35:16 minututik aurrera ere ikusgai daukazue.
Bestalde  ere nabarmenduko nuke. Fernando Trujillok oso hitzaldi interesgarria bota zuen, 4:55:29 minututik aurrera ikusgai daukazuena.

Ez zitzaidan batere gustatu Linux erabiltzen duten eskolen arrastorik ez egotea. Ala ere antolatzaileetako batzuek asmoak azaldu zizkidaten hurrengo urterako hori oso kontutan hartuko dutela. Ea egia den!

Hemen daukazue bigarren eguneko bideoa:


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Moodle eta errubrikak

Arduino eta erreleak

Inkscape bideotutorialak euskaraz