Teknologia, informatika eta hezkuntza uztartzen dituen bloga
Oporretatik bueltan
Lortu esteka
Facebook
X
Pinterest
Helbide elektronikoa
Beste aplikazio batzuetan
Beste ikasturte bat hastera doa eta asko merezitako oporren ostean bueltan dago bloga. Aurten ere eskola berria eta proiektu berriak. Ea gehiago idazten dudan aurten!
Aurrera goaz gure baratzaren proiektuarekin ( hemen azalpena ). Momentu batean baratza ureztatzeko bonba martxan jartzeko arazoa iritsi zaigu. Bonbak elikatzeko ez zen nahikoa arduinoren indarra (voltaia) eta beraz kanpotik elikatu behar genituen 12 Vekin. Baina, kontrola oraindik ere arduinorekin egitea ezinbestekoa zen. Nola konpondu arazoa? Ikasleak ikertzen egon dira eta erreleak izan dira aukeratutako konponbidea. Baina nola konektatu errele bat arduino eta korronte elektrikora batera eta zirkuitua pizteko seinalea ematea? Erreleak ere 12Vrekin funtzionatzen du eta beraz ezin da arduinorekin elikatu. Errexena lehenik eta behin errelearen konexioak ikustea izango da: Oso garrantzitsua da errelearen GND konexioa, bai arduinoaren GNDr a (seinalerako erreferentzia moduan) eta bai elikatze iturriko polo negatibora (elikatzeko) konektatzea. Bestalde arduinoren irteera digital bat, errelearen IN konexioarekin lotuko dugu agindua jaso dezan. ...
Aurreko postean aipatu moduan Open 365 kalean da. Google Driven bertsio irekia izan daitekeena. Lehenengo inpresioak bildu nahi izan ditut post honetan, sartu eta lehenengo inpresioa oso ona da. Izena emateko aukera ematen du oso modu errazean eta itxura aldetik oso profesionala. 20GB eskeintzen dizkigu dohainik. Behin gure kontua sortu dugunean honako panela aterako zaigu. Bertan disko gogor moduko bat dago, dropboxen itxura daukana. Badaude gure fitxategiak eta baita konpartitutakoak ere. Bestalde taldeak izeneko fitxa bat dago . Bertan ematen du taldeetan fitxategiak eta konbertsazioak partekatu daitezkeela baina norbaiten laguntza beharko dut atal hori probatzeko. Taldeak ondo sortzen badira ere gero bertan partekatutako fitxategiak bakarrik sortu dituenak ireki ditzake besteari errorea ematen baitio. Frogetarako Alex Gabilondoren laguntza eduki dut. Eskerrikasko! Online aplikazioak Eskaintzen dituen aplikazioak LibreOfficekoak dira: Writer, Impress eta Calc d...
Oporretatik bueltan berriro ere martxan jarri gara. Hurrengo bi hilabeteetan zehar KE eskolak aukera programaren barruan antolatutako "Hezkuntzako ikasketa eta teknologian aditua" ikastaroa egiten ibiliko naiz. Hurrengo sarreretan ikasitakoaren berri emango dut blogaren bitartez.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina