Aurrera goaz gure baratzaren proiektuarekin ( hemen azalpena ). Momentu batean baratza ureztatzeko bonba martxan jartzeko arazoa iritsi zaigu. Bonbak elikatzeko ez zen nahikoa arduinoren indarra (voltaia) eta beraz kanpotik elikatu behar genituen 12 Vekin. Baina, kontrola oraindik ere arduinorekin egitea ezinbestekoa zen. Nola konpondu arazoa? Ikasleak ikertzen egon dira eta erreleak izan dira aukeratutako konponbidea. Baina nola konektatu errele bat arduino eta korronte elektrikora batera eta zirkuitua pizteko seinalea ematea? Erreleak ere 12Vrekin funtzionatzen du eta beraz ezin da arduinorekin elikatu. Errexena lehenik eta behin errelearen konexioak ikustea izango da: Oso garrantzitsua da errelearen GND konexioa, bai arduinoaren GNDr a (seinalerako erreferentzia moduan) eta bai elikatze iturriko polo negatibora (elikatzeko) konektatzea. Bestalde arduinoren irteera digital bat, errelearen IN konexioarekin lotuko dugu agindua jaso dezan. ...
Kaixo, Iñigo!
ErantzunEzabatuZuk sortutako ekimen berri honek guztioi mesedea egingo digu. Euskeraz idatzita dagoenez, mesede bikoitza.
Ongi etorri blog berria, eta eskerrik asko!!
Jaixo Jabi,
ErantzunEzabatuEskertzen dira animoak. Bilbon zuen aurkezpena ikusi nuen aukera jardunaldietan eta lan polita egin duzue. Ea guztion artean euskaraz dagoen ikasmateriala sortzeko gai garen.