Azken urte honetan nire ebaluaketa sistema hobetzen saiatu naiz. Horretarako errubrikak erabili ditut. Baina, zer dira errubrikak? Wikipediaren arabera (gazteleraz zegoen eta euskaratu dut): Errubrika, elkarrekin erlazionatutako kriterio eta estandar multzo bat da jarduera edo zeregin bat ebaluatzea helburu duena. Kalifikazio objektiboak egiteko tresna da. Errubrikek ebaluazioa, kriterio zehatzen arabera estandarizatzea ahalbidetzen dute, honela ebaluazioa sinpleagoa eta gardenagoa eginez . Nahiz eta guztiz objektiboa izatea ezinezkoa den sistema ona iruditzen zait hori lortzeko. Bestalde ikasleek oso ondo ikus dezakete nun egin duten huts eta zertan hobetu dezaketen. Gainera lana hasi aurretik ikasleek ebaluazio irizpideak ikus ditzakete. Badaude sistema dexente errubrikak sortzeko, horien artean ezagunetakoa Rubistar da. Hala ere Moodlek ere aukera hau ematen du eta gure sistema guztiak bateratze aldera nahiago dut aukera hau. Moodleko kurtsoak izeneko orriko kurtsoe
Kaixo, Iñigo!
ErantzunEzabatuZuk sortutako ekimen berri honek guztioi mesedea egingo digu. Euskeraz idatzita dagoenez, mesede bikoitza.
Ongi etorri blog berria, eta eskerrik asko!!
Jaixo Jabi,
ErantzunEzabatuEskertzen dira animoak. Bilbon zuen aurkezpena ikusi nuen aukera jardunaldietan eta lan polita egin duzue. Ea guztion artean euskaraz dagoen ikasmateriala sortzeko gai garen.