Mezuak

Eginbeharrak modu erakargarrian aurkeztea baliabide libreak erabiliz

Irudia
Pertsonen atentzioa mantentzea ez da gauza erraza eta askotan gure ikasleena ere ez. Nire klasetan saiatzen naiz "txaparik" ez sartzen baina baita proiektuka lan egiten badugu ere zenbait gauza argi geratu behar dira. Horri irtenbidea aurkitzeko ikasleek bereganatu beharko dituzten ideiak edo kontzeptuak modu bisualean aurkeztea aukera ona izan daiteke. "Visual thinking" delakoak bide horretan laguntzen gaitu. Baina, nola gauzatu eta produzitu material hori? Nire kasuan software askea erabiltzen dut prozesu osoa aurrera eramateko. Marrazkiak Inkscape programan sortzen ditut. Horren arrazoi nagusia marrazketa bektorialez sortutako irudiak sortzea da. Gero irudi hauek behin eta berriz berrerabil daitezke eta hauen tamaina aldatu arren inongo kalitate galerarik ez dugu izango. Gero irudi horiek konbinatu daitezke beste batzuk sortu, animatu edo bideoetan erabiltzeko. Bideo hauek muntatzeko Kdeenlive ahaltsuak hamaika aukera eskaintzen dizkigu. Bideo hauei

Inkscape bideotutorialak euskaraz

Irudia
Oraingo honetan Inkscaperako bideotutorial batzuek dakartzat. Inkscape kode irekiko marrazketa bektorial programa bat da Windows, Linux eta Mac-erako. Bideotutorial hauekin lehenengo pausoak emateko nozio batzuk ematen dira. Berauek egiteko OBS programa eta powtoon erabili ditut. Gero bideoa kdenlive programarekin muntatuz. Hemen duzue esteka: https://drive.google.com/drive/folders/0B9qBzjtUckqTcU1SSk9iNEptT2c?usp=sharing Norbaitek nahi izanez gero Moodlerako kurtsoa ere egina dut gamifikazio puntu batekin (arazorik gabe eskatu).

MBlocken Linuxerako bertsioa: wifia

Irudia
Linuxerako MBlock duela gutxi atera zen baina arazoak geneuzkan robotak wifi bidez konektatzeko. MBlock komunitateko Serni erabiltzaileari esker arazoa konpondu dugu. Aurreko batean aipatu nuen moduan MBlockek ez du instalatzailerik eta modu portablean exekutatzen da momentuz. Wifia erabiltzeko sareko erabiltzaileek dauzkaten arazoak konpontzeko bi pausu eman behar ditugu. Fitxategi bat sortu behar dugu honako tokian eta honako aginduekin (honen bitartez talde zehatz bati usbak irakurtzeko baimenak ematen dizkiogu): sudo gedit /etc/udev/rules.d/99-hidraw-permissions.rules eta fitxategian honakoa kopiatu #mBot ATTRS{idVendor}== "0416" , ATTRS{idProduct}== "ffff" , SUBSYSTEMS== "usb" , ACTION== "add" , MODE= "0666" , GROUP= "plugdev"       Hori egin eta gero MBlock erabiliko duen erabiltzailea plugdev taldean sartuko dugu honela: sudo adduser erabiltzaile_izena plugdev Berrabiarazi eta kitto

Code.org unitate didaktikoak. Ikasleen fitxak euskaraz

Irudia
Aspaldidanik erabiltzen dut code.org ikasleekin eta oso plataforma interesgarria da programatzen ikasteko (eta ia ia guztiz euskaratua gainera). Azken aldian web orrian gehiago sakondu eta oso unitate didaktiko interesgarriak topatu ditut, xehetasunez betetako gida pedagogikoekin. Informazio guztia (ingelesez) bertan aurkitu dezakezue: https://code.org/educate/csp Kurtso osorako gida dago eta honako gaiak jorratzen dira: Internet Informazio digitala Algoritmoak eta programazioa Big data eta pribatutasuna Appak eraikitzen  Nire ikasleekin hirugarren gaia lantzen nabil eta oso interesgarria egiten ari zaie. Bide horretan, ikasleei banatu behar zaizkien txostenak euskaratzen nabil eta karpeta publiko honetan zintzilikatzen joango naiz norbaitek erabili nahiko balitu edo... Ikasleen fitxak eta gida didaktikoa

Gure Androidaren screencasta egitea ordenagailuan

Irudia
Azken aldian oso modan daude gure sakelekoan gertatzen dena edozein telebista edo proiektoretan islatzen duten aparatuak (Google Chromecast famatua). Oraingo honetan gure sakeleko edo tableta  ordenagailuan modu erraz eta eraginkorrean ikusteko aplikazioa aurkeztuko dizuet. Screen stream over HTTP du izena eta ordenagailuko nabigatzailean bertan azaltzen digu gure pantailaren edukia (ez dugu ordenagailuan ezer instalatu behar).  Nabigatzailean appak azaltzen digun IP helbidea bat sartu behar dugu eta zuzenean gure pantaila bistaratuko da. Horretarako bi aparatuak sare berdinean egon behar dute konektatuta (teorian wifi berdiner, baina nik kablez konektatutako ordenagailuarekin probatu dut eta badabil). Atzerapen pixkat nabaritzen da egindakoaren eta ikusitakoaren artean baina ez da oso handia eta mobilean zer egiten dugun azaltzeko primerako aukera da. Hemen uzten dizuet google play-ko helbidea: https://play.google.com/store/apps/details?id=info.dvkr.screenstream

Autodesk circuits

Autodesk autocad programa famatuaren sortzailea da baina beste zenbait tresna interesgarri ere baditu. Kasu honetan Autodesk circuits aurkeztu nahi dizuet. Tresnan sartzeko: https://circuits.io/ Online erabiltzeko tresna da eta zirkuitu konplexu eta sinpleak diseinatu eta simulatzeko baliagarria. Garai batean erabiltzen genuen (eta oraindik ere ikusten dugun) Crocodile clipsen antzera dabil baina askoz ere ahaltsuagoa iruditzen zait. Arduinoak eta sistema konplexuak ere erabil daitezke eta gainera adibidez josia dago. Erabili ahal izateko izena eman behar da baina doako zerbitzua da. Gero sortutako emaitzak gainera blog eta web orrietan txertatu daitezke simulazioak argitara emanez. Hemen azpian adibide xinple bat: