Gure Androidaren screencasta egitea ordenagailuan

Azken aldian oso modan daude gure sakelekoan gertatzen dena edozein telebista edo proiektoretan islatzen duten aparatuak (Google Chromecast famatua).
Oraingo honetan gure sakeleko edo tableta  ordenagailuan modu erraz eta eraginkorrean ikusteko aplikazioa aurkeztuko dizuet.

Screen stream over HTTP du izena eta ordenagailuko nabigatzailean bertan azaltzen digu gure pantailaren edukia (ez dugu ordenagailuan ezer instalatu behar).  Nabigatzailean appak azaltzen digun IP helbidea bat sartu behar dugu eta zuzenean gure pantaila bistaratuko da.

Horretarako bi aparatuak sare berdinean egon behar dute konektatuta (teorian wifi berdiner, baina nik kablez konektatutako ordenagailuarekin probatu dut eta badabil).

Atzerapen pixkat nabaritzen da egindakoaren eta ikusitakoaren artean baina ez da oso handia eta mobilean zer egiten dugun azaltzeko primerako aukera da.

Hemen uzten dizuet google play-ko helbidea: https://play.google.com/store/apps/details?id=info.dvkr.screenstream

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Moodle eta errubrikak

Arduino eta erreleak

Inkscape bideotutorialak euskaraz