Eginbeharrak modu erakargarrian aurkeztea baliabide libreak erabiliz

Pertsonen atentzioa mantentzea ez da gauza erraza eta askotan gure ikasleena ere ez. Nire klasetan saiatzen naiz "txaparik" ez sartzen baina baita proiektuka lan egiten badugu ere zenbait gauza argi geratu behar dira.

Horri irtenbidea aurkitzeko ikasleek bereganatu beharko dituzten ideiak edo kontzeptuak modu bisualean aurkeztea aukera ona izan daiteke.

"Visual thinking" delakoak bide horretan laguntzen gaitu. Baina, nola gauzatu eta produzitu material hori?

Nire kasuan software askea erabiltzen dut prozesu osoa aurrera eramateko. Marrazkiak Inkscape programan sortzen ditut. Horren arrazoi nagusia marrazketa bektorialez sortutako irudiak sortzea da. Gero irudi hauek behin eta berriz berrerabil daitezke eta hauen tamaina aldatu arren inongo kalitate galerarik ez dugu izango.

Gero irudi horiek konbinatu daitezke beste batzuk sortu, animatu edo bideoetan erabiltzeko. Bideo hauek muntatzeko Kdeenlive ahaltsuak hamaika aukera eskaintzen dizkigu.

Bideo hauei musika gehitzeko freemusicarchive web orrian musika askea lor dezakegu (normalean egilea aipatzearekin erabil dezakeguna).

Irudiak sortzea ere lana da eta hori aurreztu nahi baduzue freepik.es gomendatzen dizuet. Bertan irudi bektorial ugari daude egilea aipatzearekin ere modu askean erabili daitezkeenak.

Hemen azpian uzten dizuet baliabide hauekin sortutako posterra eta bideoa:







Sortu ditudan irudi guztiak ere svg formatuan uzten dizkizuet erabili nahi izanez gero aitortu-partekatu-ezkomertziala lizentziapean.

Irudiak 


Orain nire aurkezle gaitasunak hobetzea bakarrik ez zait falta!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Moodle eta errubrikak

Arduino eta erreleak

Inkscape bideotutorialak euskaraz