MBlock Linuxerako bertsioa

Ikastetxean mbot motako robotak erabiltzen ditugu Robotika irakasgaian. Robot hauek Scratch moduko interfazea duen programa batekin programatu egiten dira eta ikasleek bai programazioa eta bai muntaia lantzen dituzte.



Hardware librea zela saltzen zuten arren, robotak programatzeko aplikazioa (mblock izenekoa) bakarrik Windows eta MacOs sistema eragileetan zebilen.

Horren ondorioz arazo ugari izan ditugu Eskola 2.0 portatiletan martxan jartzeko (Windows, Wine eta horrelako soluzio txarrak emanez).
Zegoen eskaera kontutan hartuta duela 15 egun inguru Linux bertsioa ere argitaratu zuten. Kriston poza eman zidan berriak baina oraindik frogak egiteko zeuden. Web orrian jartzen duenez arazorik gabe dabil Ubuntu 14.04 eta 16.04 bertsioetan. Konprimatutako fitxategi bat da, deskargatu, erauzi eta zuzenean (portable bat balitz bezela) exekutatzen dena.
Helbide honetan duzue deskargatzeko
Ikasleen ordenagailuetan probatu nuen bai ikasle kontuarekin eta bai administrari kontuarekin. Programa biekin abiatzen da arazorik gabe eta programatzeko ez du arazorik ematen.
Hurrengo froga robota konektatzearen izan zen. kable bidez egin eta kasu honetan ere arazorik ez. Robotak ondo erantzun eta erraz konektatu zen (Windowsen baino hobeto egiten duela esan behar da).
Azkenik, gure robotek badute Wifi bidez konektatzeko ahalmena (Wifi USB berezi batekin). Honekin ere froga egin eta oraingoan kale. Githubeko foroetan ikusi dudanez arazoa nahiko komuna da eta oraindik ez diote eman soluziorik.
Beraz, perfektua ez izan arren, behintzat aurrerapauso handia dela esango nuke. Robot hauengatik apustua egiteko arrazoi pisutsua iruditzen zait enpresak Linuxi ere euskarria ematea. Ea hurrengo bertsioetan hobekuntza datorren eta wifi bidez ere konekta ditzakegun.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Moodle eta errubrikak

Arduino eta erreleak

Inkscape bideotutorialak euskaraz