Libreoffice 5.3

Libreofficen 5.3 bertsioa atera dute. Bertsio honek beste hobekuntza eta berrikuntza askoren artean nobedade nagusi bat du: Notebook bar edo Ribbon delako interfazea jartzeko aukera ematen du. Hau da, Microsoft Officen itxura bera.
Batzuk ondo moldatzen gara orain arteko interfazearekin baina Officetik etortzen diren erabiltzaile asko kexu dira.
Nire ustez gauza positiboa da, interfazea aukeran uzten baitu eta bakoitzak nahi duena erabili dezakeelako.
Kasu honetan Snap paketearen instalakuntza egingo dugu. Pakete berezi hauek behar duten guztia bere barnean dute eta ez dute dependentzia arazorik sortzen.  Hona hemen snap paketeei buruzko informazio zabalagoa (gazteleraz).
Deb paketea ere badago eta modu "tradizionalean" jeitsi eta instalatu daiteke baina aukera berri hau uztartu nahi nuen.
Terminalean honakoa idatzi 
sudo snap install libreoffice --channel=edge

Kontutan hartu behar da ez dela bertsio establea eta probak egiteko erabili dezakegula baina ez instalazio masibo bat egiteko.
Defektuz betiko itxura agertuko zaigu. Bertsio hau oraindik ez dago euskaraz. Interfazea aldatzeko honako pausoak jarraitu behar dira:

  1. Tools > Options > LibreOffice > Advanced > Experimental features.
  2. View > Toolbar Layout > Notebookbar
Beheko irudian ikus dezakezue itxura berria:



Gogoratu funtzio esperimentala dela!!.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Moodle eta errubrikak

Arduino eta erreleak

Inkscape bideotutorialak euskaraz