Blender

Askotan software librean ez dira aurkitzen sotware pribatiboan bezain ahaltsuak diren programak (nahiz eta hau gero eta gutxiagotan gertatzen den). 3D edizioaren kasuan aldiz badaukagu programa guztiz ahaltsu eta profesionala gure lanerako: Blender hain zuzen ere. Programa honekin 3D diseinuak, animaizoak eta jokuak egin daitezke.

Aspaldi garatzen ari diren programa da eta garapen hau zenbait pelikula irekien batera egiten ari dira. Duela gutxi Blender foundationek bere seigarrena plazaratu zuen hemen azpian ikusgai daukazuena. Honekin batera bere azken bertsioak ere argia ikusi du: 2.76.
Windows, Mac eta Linux bertsioak daude (http://www.blender.org/) eta Ubunturen kasuan instalazio zentrotik jeitsi daiteke.


Esan beharra dago Blender ez dela erabiltzeko programa erraza baina denborarekin bere interfazea fintzen joan dira eta gero eta intuitiboa dela esan dezakegu. DBH 4tik aurrera erabiltzeko aproposa izan daiteke. Nik ala egin dut eta emaitzak onak izan dira.  
Master bukaerako lana programa honi buruz egin nuen eta unitate didaktiko bat ere garatu nuen. Hemen uzten dizuet baliagarria izan ahal zaizuelakoan. 
Bestalde Blake Ketchum izeneko irakasle batek (http://www.blakeketchum.com/index.php/gratis/category/blender) ere nerabeentzako zenbait tutorial prestatuta dauzka eta nik nere garaian euskaratu eta egokitu nituen. Horiek ere hemen utziko ditut.
Animatzen zaituztet probatu eta erabiltzera. Lehenengo pausoak emateko, hori bai, tutoriala beharko duzue.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Moodle eta errubrikak

Arduino eta erreleak

Inkscape bideotutorialak euskaraz