Nola bilatu material askea?
Askotan, gure klasetarako materiala bilatzerakoan ez dugu nahi duguna aurkitzen (batez ere euskaraz) eta gure material propioa sortzea tokatzen zaigu. Material hau sortzerakoan interneten topatutako edozer erabiltzen dugu. Honek desabantaila bat dauka, jabedun materiala erabiltzen badugu gero material hori konpartitzereakoan arazoak eduki ditzakegu eta berriro ere lehenengo puntura bueltatzen gara, zeinetan ez dugun materialik aurkitzen. Hau ekiditeko material askea erabiltzeko aukera daukagu; hau da, berrerabiltzeko eta moldatzeko aukera ematen digun materiala. Badaude lizentzia ezberdinak, horien artean creative commons dira ezagunenak. Gainera ez dugu ahaztu behar ikasleen gaitasunak lantzerakoan, curriculumean azlatzen den gaia dela lizentzien asuntoa. Material hau bilatzea ez da oso zaila eta zenbait aukera azalduko ditut hemen: Google Google bilatzaileak badu aukera bakarrik mota honetako materiala bilatzeko. Horretarako goiko eskubiko horzdun gurpilean klikatu eta b