Ubuntun (eta beste Linux banaketetan) bideoa editatzea
Ubuntun bideoa editatzen saiatu naiz bai etxean eta bai eskolan. Batzuetan arrakasta izan dudan arren askotan ez dut lortu nahi nuen emaitza edo gehienetan ez dut lortu programa nahiko establerik lan egiteko. Egia da Linuxen urtetan zehar, zenbait bideo editore egon direla: Cinelerra, Openshot, Kino, KDEenlive... baina guztiek gauza batengatik edo bestearengatik arazoak sortu dizkidate edo ez dut lortu nahi nuen emaitza. Azken aldian gehienbat Openshot erabili dut baina ikasleekin azkeneko esperientziak nahiko txarrak izan dira: informazio galera, programa ixtea... Hori ikusita beste bi alternatiba proposatzen ditut: bata xumeagoa eta software askea eta bestea askoz ahaltsuagoa eta software pribatiboa (baina dohakoa dena). Egia da orain arte froga gutxi batzuk baino ez ditudala egin baina nahiko positiboak izan dira. Alde batetik bideo editatzeko tresna profesionala: Lightworks . Pelikula famatuak editatzeko erabili izan den softwarea da eta bere 12 bertsiotik aurrera Linuxe