Moodlerekin talde-lana eta PBLak ebaluatzea

Azken aldian PBL siglak asko entzuten dira hezkuntzaren munduan. PBL (Problem based learning) metodologia, ikasle talde bati arazo bat planteatzean, eta arazo hori autonomiaz (irakaslearen laguntzarekin) konpontzean datza oro har esanda.
Askotan, arazoa proiektu hauek ebaluatzea izaten da. Errubrikak horretarako oso baliagarriak diren arren, taldekideen arteko ebaluaketa bat egitea (koebaluaketa deritzona) oso interesgarria izan daiteke.


Talde lanak moodleren bitartez ebalua daitezke beste edozein lan ebaluatzen den moduan. Baina gaurko honetan talde lana, taldekideen artean ebaluatzeko tresna bat aurkeztuko dizuet. 

Nik erabiltzen dudan tresna Moodlek dakarren inkesta jarduera mota da. Informazio oso baliagarria biltzea ahalbidetzeaz gain oso erraz esportatu eta inportatu daitezke galderak. Horrela, lan-taldeko lana ebaluatzeko txantiloia diseinatu, eta behin eta berriz gure proiektuetan erabili dezakegu.

Inkesta bat sortzeko. Moodleko gure kurtsoan irakasle moduan sartu, edizioa aktibatu eta gehitu jarduera edo baliabidea sakatu beharko dugu. Hurrengo pantailan (moodle bertsioaren arabera aldatu daiteke pixka bat) Inkesta aukeratuko dugu:


Gero inkestaren aukerak azalduko zaizkigu. Bertan, gure parametroak definitu ditzakegu (data, anonimotasuna, bidalketa anitzak...). Bertan guri komeni zaiguna konfiguratuko dugu eta gero gorde eta erakutsi sakatuko dugu.

Hurrengo pantailan gure galderak konfiguratu ditzakegu edo goiko fitxetan aukeratuz beste zenbait eragiketa burutu (Ikuspegi orokorra, galderak editatu, txantiloiak, analisia eta erakutsi erantzunak). Aurretik prestatuko inkesta berreskuratzeko edo daukaguna berrerabiltzeko Txantiloiak fitxan klikatuko dugu:
Kasu honetan galderak inportatuko ditugu txantiloia prest geneukalako. Hemendik nik sortutako adibidea jeitsi dezakezu (hasierako txantiloia beste irakasle batek pasa zidan Word formatuan, beraz nik bakarrik moodlera pasatu dut). Behin fitxategia daukagula (hemendik jeitsita edo zuek sortutako bat esportatuz), Inportatu galderak klikatuko dugu. Fitxategia aukeratu bai sakatu eta kitto.

Galderen erantzunak, analisia edo erakutsi erantzunak ataletan ikus ditzakegu, eta baita Excelera esportatu ere. Guzti honek ikasleen lanari buruzko informazio handia eman diezakeguke eta baita proiektua hobetzeko pistak ere








Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Moodle eta errubrikak

Arduino eta erreleak

Inkscape bideotutorialak euskaraz