Proiektuen astea

Aste honetan eskolan errutinarekin puskatu eta proiektuen astea aurrera eraman dugu DBHn. Astean zehar ez da egon ez ikasgaien ordutegi finkorik, ez espazio finkorik lan egiteko. Ikasleek bere inguruan zeuzkaten errekurtsoak erabili dituzte proiektuak aurrera eramateko. Proiektuetan oinarritutako ikasketari buruzko WIkipediako informazioa hemen.
Nire kasuan gehienbat DBH 2 taldekoekin egon naiz "Ternuara Goaz!" proiektua aurrera eramaten. Bertan teknologia eta informatikako gaitasunak jorratu ditugulako, baina baita historia edo plastikakoak ere.
Proiektuaren helburua dokumental bat egitea zen. Bertan euskaldunak Ternuan zuten presentzia eta txalupak nola egin behar zituzten azaldu behar zuten. Horretarako bidean maketa bat egin zuten, bideoa muntatu, informazioa bildu...


Bukatzeko Albaolara joan ginen San Juan ontziaren erreplika nola egiten ari diren ikusteko.



Esperientzia oso interesgarria izan da eta ikasleak oso motibatuta egon dira aste osoan zehar. Poiektuan asko inplikatu dira eta nabaria izan da gauza asko ikasi dituztela. Ikasle batek honakoa idatzi zuen azkeneko balorazioan eta atentzioa deitu zidan:

"Asko ikasi dugu ikasi gabe"


Moodleko kurtsoetan ere proiekturako propio egindako moodlea igo dut.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Moodle eta errubrikak

Arduino eta erreleak

Inkscape bideotutorialak euskaraz